[eibar] Legebiltzarreko webgune berritua: zer iritzi duzue?

marijo deogracias marijodeo a bildua gmail.com
Al, Urt 17, 13:54:31, CET 2011


2010eko urtarrilaren 19an hartu zuen Legebiltzarreko Mahaiak webgunea
berritzeko erabakia. Horretarako lan talde bat sortzea adostu zen eta
Legebiltzarreko departamendu eta talde politikoei dei egin zitzaien lan
taldean parte hartzeko. Hala, nik neuk ere parte hartu nuen, hasieran gogoz,
baina ikusirik lan taldeak hartu zuen dinamika, denbora galtzea iruditu
zitzaidan eta utzi egin nuen, batez ere, nire irudikoz, Legebiltzarreko
Lehendakaritzaren propagandarako erreminta bihurtuko zela sumatu nuelako.
Are gehiago, Legebiltzarreko datu basean ez da inongo aldaketarik egin,
hobekuntzarik egin, makillajea baino ez da izan eta gaur, esaterako, lan
taldeko kide guztiok "zoratuta" gabiz atari berrituarekin; ohitu beharko
dugu, denbora eman beharko diogu, baina oraingoz, argi daukaguna da, ez
diola inongo ekarpen praktikorik eragin lehengoari.

Webgunearen ohiko erabiltzen ez direnen iritziak ere ezagutu nahiko nituzke
eta hori dela eta, aspaldiko partez, zerrendara galdera luzatzea pentsatu
dut (zuetakoren batzuek, pribatutik, jada egin didate komentarioren bat,
hala ere, ni prest iritzi gehiago jasotzeko).

Hemen lotura berria:http://www.parlamentovasco.euskolegebiltzarra.org/eu

-- 
Marijo
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20110117/73d0d931/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago