[eibar] posta zerrendia eta hittanua

oier gorosabel larraņaga txikillana a bildua eibar.org
Al, Urt 17, 14:08:12, CET 2011


Halako zeozer egitten saiatu giņan Markos eta bixok oin dala urte batzu, 
baiņa ez giņan nahikua tematu kontizu.

Nik irizpide klaru xamarra erabiltzen dot, eta hala segitzeko asmua dakat:
- Nere buruakin nabillenian (blogian-eta), toka.
- Publiko orokorrari zuzentzen naizenian, zuka.
- Jente askokin berbetan nagonian, txandaka: lagun talde barruan 
bereziki bati zuzentzen naizenian, hika; bati baiņo gehixago berba 
egitterakuan, zuka (neska nahiz mutil); depende.

Egixa da irizpide hau ez dotelako %100ian errespetatzen, bestiak beste 
noka egitten ez dakatelako bape praktikarik, eta neskia parian badakat 
zuka ibilli bihar izatzen naizelako; baiņa ikasten dotenian hori 
zuzentzeko asmua dakat.

Ni be uste dot malguak izan bihar garala. Amatiņok eta Serafiņek, 
esateko, baimena emon zesten aspaldi (gogoratu be ez dira egingo) hika 
egitteko, eta eskertzen detset. Halan be, nere burua ikasitzat jo 
dotenian barriro bueltau naiz zuka egittera eurei, ez-dakitt-zer emoten 
zestan-eta euren edadekuei hala ez egittia. !Malgutasunak hori daka!

O.

Asier A-k:

Oso politta begittantzen jatan hik esandakua Oier, oin taldiari berba
egitterakuan noka erabilpena be ontzat hartziana. Hartara, ikasi be
ikasiko jonagu zeoze, hankia ondo sartuta bada be. Ni behintzat noka ez
non bape ondo moldatzen, izan be, inoiz ez jonat egin eta entzun be
gitxittan. Galtziak, penia emoten jestan.

Gazteleraz Oierrek azaltzen daben soluziņuori oin dala urte batzuk Eneko
Landaburu medikuak praktikan jarri jonan "Cuidate Compa" liburuan.
Ordutik, /os as/ horrek emoten zestan atzerakadiak bultzatuta,
gazteleraz parte hartzen doten posta zerrenda baten, /Hola a todas/ eta
halakuak sarrittan erabiltzen jittunat, guztiei zuzentzian...eta behin
esplikau najonan zegaittik, gainera intuiziņuaz eta hola arittuta, hárek
kasuetan bezela, izan leiken, gizonezkuen alde femeninuenari zuzentzia :-) .

Ondo izan,

Asier A.



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago