[eibar] jai alai txatxiguai

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
As, Urt 18, 21:16:47, CET 2011


Adiskide ciberguayok, beste mobida batean sartu naute. Urtarrilaren
28rako jai bat, 22.00etarako. "Arragueta Fest". http://sanundress.com
Notizia Eibar.ORGen daukazue
http://eibar.org/albisteak/grises-taldearen-kontzertua-eibarren/

Irabazi asmorik gabeko lagun batzuk gara, Eibarren gauza desberdin
batzuk egin nahian... eta hau irten zaigu:
Grises: Zestoako talde indie/pop/alternatibo bat
Planetaleta: We Are Standard ( http://sustatu.com/1256138425 ) taldeko
bateriajolea, DJ moduan
Zapatotipobota: Leta (Planetaleta) bera, eta beste batzuk
Euskalnew Collective: Bilboko Fever diskotekan aritzen den
Glamouramako Ainara bilbotarra, eta Markos Zapiain filosofo
kontenplalariaren ikasle ohi mundakarra, Anasintxa (
http://www.aiamaweb.com )

Adin mugarik? Ez! Bestela ez nuke hona idatziko :-P

Ez daukagu (momentuz behintzat) ez dirulaguntza ez patrozinio. Ezta
rekurso humano haundirik. Ondo irtetzen bada, beste jai batzuk egiteko
erabiliko dugu dirua (hau antolatzeko txosna bat jarri genuen
Arraten); gaizki irtetzen bada... ba gure poltsikotik jarri beharko
dugu.

Sarreraren prezioa kostea finantzatzeko asmoarekin jarri dugu, ez
besterik. 8 euro (salgai Tastasen eta Koxkorren; edo Interneten
http://eibar.ticketea.com ). Takillan, 10 euro.

Zuen ipod, iphone, ideia eta izpirituekin etortzera gonbidatuta
zaudete, ba. Hori bai, sarrera ordainduta (ez dago hornoa
bolloentxat!).

Alepues!
josu.



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago