[eibar] posta zerrendia eta hittanua

oier gorosabel larraņaga txikillana a bildua eibar.org
As, Urt 18, 18:17:19, CET 2011


Ni asko harrittu nintzan andra nagusi asko bere buruari toka egitten 
detsela jakinda. Hau da: nahiz eta beste andrekin noka jardun, bere 
buruakin toka, gizonezkuakin modura.

Ez dakitt hau zergaittik dan, ezta beti hala izaten dan ala batzutan bai 
ta bestetan ez.

O.


Serafiņek:
> Zaloa:
> Hire amamak hittanua zoragarri jarabin. Hire amama eta aittittakin
> hittanua jarabiņat, amamakin noka eta aittittakin toka. Tia Tolori,
> ostera, zuka eitten najetsanan. Aittari eta amari zuka beti. Azpetti
> inguruan, hemen baiņo askoz be senduago dagon hittanoa, halanda be
> entzunda jakanat, gaztien artian hasi dirala mutillak neskeri toka
> egitten. Etorkizun illuna jakan hittanuak.
>
> Serafin




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago