[eibar] posta zerrendia eta hittanua

Asier Arregi geobiotek a bildua gmail.com
Ost, Urt 19, 10:22:12, CET 2011


18/01/2011 18:20(e)an, oier gorosabel larrañaga(e)k idatzi zuen:
> ¿¿¿Eta zetako dittun umiak ba????
>
> Nik behintzat etekin politta etaratzen najabiñ gure Nikori, 
> idatzizkotik ahozkora praktikatzeko atxeki modura. Toka baiño ez 
> detsat egitten.
>
> O.
Umiekin...Eibarko eta inguruko toki askotan lelengo euskaraz bizitzen 
ikastia erronka garrantzitsuena da, zoritxarrez. Tokatzen dana, euskeria 
ez nokeatzeko. Bestela, taldietakua bihurtu leike herrixan, gure 
belaunaldixan moduan...eta hola euskerak galtzekuak dittu.

Lorek, gure alabak, 3 urteko eskolak Elgoibarren jaso zittuan, 18 
ikasle, 2 euskaldun, 11 espainiar eta 5 penintsulatik kanpoko 
gurasuekin. "Espainiar" jarri dot, eta biharbada "vasco" jarri biharko 
neuke, ez dakit zein dan egokixagua.

Gero Eibarko eskola batera etortzia erabakitta...J.A. Moguelen tokirik 
ez eta Urkira jo genduan. Oin bigarren urtia. Panoramia antzerakua. Bere 
gelan, euskeraz ondo 2 edo 3 moldatzen dira 23tik, eta ondo ondo, eta ez 
da harrokerixia, izatekotan kontrakua, lotsia, Lore bakarrik. Marrokixek 
be euskeria nahiko ondo darabixe, baina orokorrian gehixenek erreztasun 
gehixago gazteleraz dake eta oso oso arrarua da umien artian euskeria 
entzutia. Gehixen kostatzen jakuenak guraso vasco-espainiarrak dittuenak 
dira.

Beste ume eta gurasuekin gaozenian, gaztelerazko elkarrizketan...umiak 
tartian badagoz euskeraz sartzen naiz, nahizta gurasoren batek aurpegi 
arraruak jarri. Umiekin iñoiz ez dot erderaz egitten nahizta eurak 
gazteleraz zuzendu neri. Eta hor ikusten dot zelako maila dakagun, ze 
gero normalian euskerara aldatzen dabe!!! Ikusittakuan arabera, momentuz 
normala euren artian gazteleraz egittia. Komunikaziño biharra asetzeko 
ez dake beste erremedixorik. Ez dago lan makala! Pertsona bakarra naiz 
gurasuen artian jarrera horrekin. Suposatzen dot 46 izango garala 
guztira, eta euskaldunak dozena erdiren bat. Euskaldunak diran bestiek 
normalian euren umieri baiño ez detse euskeraz egitten.

Gero irakaslien presiñoz eta euskeraz ez egittiagaittik zigorrez, holako 
eskolatan oso erreza euskararekiko ezer onik ez sentitzia eta 
gaztelerarako joera izatia. Hori behintzat orain 10-11 urte dittuenen 
gurasuen informaziñuegaittik. Lan zaila.

Halandabe, hasiko non egunen baten Lorekin noka-toka, jolas moduan bada be.

Asier A.








Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago