[eibar] Banoa Euskalteletik

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ost, Urt 19, 16:51:37, CET 2011


Kotxeko seguroarekin antzeratsu gertatzen da. Guk egina daukagu seguro
batean baja eman, eta hurrengo egunean berriz ere seguro berean bezero berri
bezala kontratua egin, eta 150 euro aurreztu genituen.

Eta Euskatelen kasuan... Posible litzateke zure izenean baja eman eta
bikotearen izenean alta ematea Euskaltelen bertan eta bezero berrien prezioa
eskuratzea??

oier.

2011/1/19 Gari Araolaza <gari a bildua eibar.org>

> Ni banoa Euskalteletik.
>
> Eta ez mania berezia diodalako. Gutxi gora behera konpainia guztiek
> oso antzerako zerbitzu (kaxkarra) ematen dute, Euskaltelen bezala.
>
> Kontua da telefono konpainien obsesioa bezero BERRIAK lortzea dela.
> Badakite jendea ez dela konpainiaz erraz aldatzen (enpresa guztietan
> antzera), eta orduan exekutiboei axola zaien zifra bakarra bezero
> berrien zifra da.
>
> Horrek esan nahi du urte asko badaramatzazu konpainia batean, oso
> garesti ateratzen zaizula telefono eta Internet zerbitzua. Aldiz,
> beste konpainia batek zu bezero moduan lortzeko unean izugarrizko
> eskaintza ona egingo dizu.
>
> Absurdua, ze orain momentuan teorian enpresa garestienera noa ni
> (Movistar/Telefonica), gutxienez urtebetez. Baina urte honetan
> Euskaltelen ordaintzen dudanaren ERDIA ordainduko dut, hasierako 3
> hilabeteetan gutxiago gainera.
>
> Zergatik ez dudan orain arte aldatu? Ba, Euskalteleko kablea neukalako
> eta beste edozein enpresara pasatzeko aurretik telefono analogikora
> pasa behar dudalako. Noski, itzultzea ere zailago izango da. Hara!
> teknikoki abantaila dena, komertzialki arazo bihurtu zaio Euskalteli.
>
> Euskaltel gurea da, hemengoa, besteok baino gehiago gastatzen dute
> bertan (kirola, babesletzak eta abar) baina ni ez nago hilero 25 Euro
> ordaindu beharrean 50 Euro ordaintzeko prest. Agian datorren urtean
> itzuliko naiz, ikusi bait dut Euskaltel berak aukera onak eskaintzen
> dizkiela bezero "berriei".
>
> Gari
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20110119/9cb0f75d/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago