[eibar] Banoa Euskalteletik

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
Ost, Urt 19, 16:57:40, CET 2011


Gure etxean Movistar/Telefonican gaude eta aldaketa egitera goaz,
horrexegaitik hain zuzen. Sekula itzultzen bagara Telefonicara, orain
ordaintzen duguna baino gutxiago ordaintzen izango dela badakigu.

josu.








Gari Araolaza<gari a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urtren
19a 16:46):
> Ni banoa Euskalteletik.
>
> Eta ez mania berezia diodalako. Gutxi gora behera konpainia guztiek
> oso antzerako zerbitzu (kaxkarra) ematen dute, Euskaltelen bezala.
>
> Kontua da telefono konpainien obsesioa bezero BERRIAK lortzea dela.
> Badakite jendea ez dela konpainiaz erraz aldatzen (enpresa guztietan
> antzera), eta orduan exekutiboei axola zaien zifra bakarra bezero
> berrien zifra da.
>
> Horrek esan nahi du urte asko badaramatzazu konpainia batean, oso
> garesti ateratzen zaizula telefono eta Internet zerbitzua. Aldiz,
> beste konpainia batek zu bezero moduan lortzeko unean izugarrizko
> eskaintza ona egingo dizu.
>
> Absurdua, ze orain momentuan teorian enpresa garestienera noa ni
> (Movistar/Telefonica), gutxienez urtebetez. Baina urte honetan
> Euskaltelen ordaintzen dudanaren ERDIA ordainduko dut, hasierako 3
> hilabeteetan gutxiago gainera.
>
> Zergatik ez dudan orain arte aldatu? Ba, Euskalteleko kablea neukalako
> eta beste edozein enpresara pasatzeko aurretik telefono analogikora
> pasa behar dudalako. Noski, itzultzea ere zailago izango da. Hara!
> teknikoki abantaila dena, komertzialki arazo bihurtu zaio Euskalteli.
>
> Euskaltel gurea da, hemengoa, besteok baino gehiago gastatzen dute
> bertan (kirola, babesletzak eta abar) baina ni ez nago hilero 25 Euro
> ordaindu beharrean 50 Euro ordaintzeko prest. Agian datorren urtean
> itzuliko naiz, ikusi bait dut Euskaltel berak aukera onak eskaintzen
> dizkiela bezero "berriei".
>
> Gari
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago