[eibar] Banoa Euskalteletik

Josu Mendicute josu a bildua eibar.org
Ost, Urt 19, 17:22:39, CET 2011


Erabaki dugu gure etxean oraintxe bertan (bueno, nik erabaki du gure
etxerako): etxeko linea Euskaltelera doa.

Nire mugikorra Vodafonera joan da astelehenean. Amaren eta anaiaren
mugikorra begiratu behar ditut nora eraman (erabilpen oso desberdina
daukagu eurek biek eta nik).

Aspalditik nenbilen aldaketak egiteko, baina ezin Internetez egin:
lineak aitaren (G.B.) izenean dauzkagu/genezkan (aldatzen ari gara
egunotan). Kriston pereza ematen zidan heriotza agiria, bere nan,
dendakoekin borrokatzea... 5 urte laster aita hil zitzaigunetik, eta
ordutik hona aldaketa hori egitea pendiente.


Izan ere hori beste kristo bat da...

Dendara zoaz eta kobratu nahi dizkizute 12 euro linea bakoitzeko. 3
mugikor+etxekoa ba 50 euro dira. Eta titular aldaketa "nahi duzulako"
egiten baldin baduzu, ba bai, ordaindu behar duzu, baina heriotza
baldin bada aldaketarako arrazoia behartuta daude aldaketa doan
egitera.

Baina klaro: 10 minutuko lana da kobratu gabe. Eta orduan, ordaindu
behar duzula esaten dizute, eta lasai asko uzteko aitaren izenean;
erabiltzeko aitaren NANa jestioren bat egin behar dudanean eta kitto.
Horrela badakite ez zarela joango, ze aitaren izenean ezin dut
kontratu berririk egin inon, eta titular desberdin batekin ezin dut
linea konpainiaz aldatu.

Nire numeroaren titularra uztailean aldatu nuen. Esan nien ez neukala
zertan ordaindu, informatu nintzela horretaz, eta eraman nien aitaren
heriotza agiria. Bapo, egin zuten euren lana. Aste honetan ama joan da
eta ezetz, ez diotela doan egingo, ordaindu behar duela titular
aldaketa egiteko.

josu.





Gari Araolaza<gari a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urtren
19a 17:07):
> Oraintxe bertan dauden eskaintzak, bezero berrientzat:
>
> Euskaltel
> ========
>
> - 24 MB Internet
> - Telefono deiak doan (fijoetara)
> - Linearen kuota
> - Telebista digitala (40 kanal)
> - Telebista dekodetzailea doan
> - Wifi routerra doan
>
> Hori dena 21,45 Eurogatik urtebetez.
>
>
> Movistar
> =======
>
> - 10 MB Internet
> - Telefono deiak doan (fijoetara eta asteburuetan mobilak ere bai)
> - Linearen kuota
> - Wifi routerra doan
> - Terabox (100 GB-eko disko gogorra zuretzat sarean)
>
> Hori dena 23 Eurogatik lehenengo 3 hilabeteetan eta gero 33 Euro
> hilean, urtebetez.
>
>
>
> Honek esan nahi du datorren urtean berriz egin behar dudala aldaketa,
> Movistarretik Euskaltelera.
>
> Lizarralde, oraindik ez dut baja egin, baina bata aktibatzen bada
> besteak ez duenez zentzurik, espero dut arazo handirik ez izatea.
>
> Gari
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago