[eibar] Araolazatarra Operacion Triunfon

oier gorosabel larrañaga txikillana a bildua eibar.org
Ost, Urt 19, 22:58:42, CET 2011


Eibar.org webgune/blog nagusixan eta pribauan mezu truke bat izan dot, 
Maialen Araolaza eibartarrak telebisiño saio baten partehartzian 
kontura, eta interesgarrixa eresten detsat posta zerrendara ekartzeko. 
Izan be, bapatian egindako komentarixo fribolo xamar batekin hasi da 
dana (nun halako programak "tontokerixatzat" hartu dittudazen), eta 
batzuk antza txarrera hartu dabe.

Araolazatarren mendeku kolektibo bat bildurgarrixa izango litzake 
(Oierrek ezpatadantzia nere arpegixan egiñ; Juanjok metatarsianuak 
alikatiekin ebagi; eta Garik nere tresna informatiko guztiak hackeau, 
dana batera) eta horregaittik nere mezu lakonikua apur bat azaltzia 
mereziko dau, (ondo) ulertze aldera.

Hasteko, ez dakat ezer Maialenen aurka, kontrara: berakin izan doten 
harreman apurrian -profesional nahiz pertsonalian- neska baliotsua 
begittandu jata. Gaiñera, ez dot ezelako atxekirik ipintzen telebista 
saio baten partehartzian aurrian (zeiñek eta nik, ETB-n nabillen honek); 
bakotxak ahal daben modura irabazi bihar dau ogixa, eta profesional 
garanok ez dogu normalian gure bezeruen katadura morala epaitzen.

Oiñ: gauza bat hau da, eta bestia nik Operacion Pufo moroko reality 
showak defenditzen hastia. Espektakulu mota horren kontra asko egin da 
berba, eta uste dot onezkero dana esanda dagola.

Neretako, berez, TB programetan parte hartzia "pallasokerixia" da; neuk 
egitten dotena barne. Hori bai: pallasuak asko estimatzen dittudaz. Nik 
neuk askotan egitten doten papela da hori. Esate baterako, zapatu 
honetan Garan argitaratuko doten artikuluak "Dopatze librearen alde" 
izenburua daka. Oso interesgarrixa da bufoian papela. Frank Zappa be 
bufoi xamarra zan, artista haundixa izatiaz aparte. Eta konszienteki 
egitten zittuan egitten zittuan "tontokerixak". Horregaittik esan zetsan 
semiari haxe: "Sekulan ez egizu tontuana egiñ... diru asko asko asko ez 
badetsue ordaintzen behintzat", edo halako zeozer.

Hau izan da nere komentarixo "detonante" hartan esandakuan azpiko 
esanahixa, ez gehixago eta ez gitxiago. Ez dakitt ezer konpondu doten, 
ala igual ondiok gehixago estropiau: kontua da hauxe dala nik pentsatzen 
dotena, zer egingo detsat ba.

O.





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago