[eibar] Araolazatarra Operacion Triunfon

normanduval normanduval a bildua pimienta.org
Ost, Urt 19, 23:54:29, CET 2011


Bueno, egixa esan, eskertzen dot behintzat norbaittek ikuspegi ezberdina atara dabelako mahaigaņera.

Nire iritzitxa Oierrenan antzerakua izan leike (ta honek beldurtzen nau, asko). Uste dot OT moduko saiuek ez dakela zerikusi handirik ez musikiakin, ez kantuakin, ez beste hainbat gauzekin neri asko gustatzen jatazenak. Espektakulu horrek beste bide batzutatik jotzen dabela bastante argi dau. Ta neri, pertsonalki, ez interesatziaz, iruditzen jata fabore eskasa eitten dotsela kulturiari ta musikiari zehazki. Hau da, musikian helburua 15 egunez argixa emon ta gero itzaldu ta euren gabonetako afarixetan kantuan arituko diran izarrak sortzia bada.. Igual ez dakat hainbesteko interesik musikian. Ta bueno, egixa izanda gehixenek eingo dabena prentsa arrosatik ahal daben moduan bizi... Ni ez naz bape purista musika estiluekin, edo lirikiakin. Ruper Ordorikan fansa naiz, Lady Gagana nazen moduan, jakinda Lady G. produktua dala, ezer izatekotan. Baņa galdetzen badostazu, nahixauko neuke Ruper (edo Morau, edo Mursego, edo Damien Jurado) gehixau egotia, musikia bihotzetik, humiltasunez eta maittasunez eitten dabena. Ta hori, dende luego, ez da OTn topatzen.

Beste kontu bat (ta erabat ezbardina) da norberak nun eitten daben lana. Bizimodua aurrera ataratzia, ba norbere kontua da. Beste batzuk ein izan dou lana tabernetan, tallarretan, antzerkixan, prostituziņuan... Ta hori, bakoitzari jaten emoten dotsan bittartian, ta inori kalte ein barik (hau neurtzen zaila dan arren) ba ondo dau. Beraz, neu bez ez naz sartuko (ez dakat-eta zer esanik) lana topau dabenakin, noski ezetz. Baina saio horren inguruan, musika ulertzeko era horren inguruan eta telebisiņuan inguruan iritzi bat dakat, propixua, ta ez da ez bape ona.

Jokin




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago