[eibar] "Hizkuntz eskakizuna Eibarko Hirian 1900-1936"

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
Ast, Urt 20, 10:31:57, CET 2011


Liburu barrixa Eibarren: "Hizkuntz eskakizuna Eibarko Hirian 1900-1936"
Antxon Narbaiza zerrendakidia egile eta Badihardugu Elkartia argitaratzaile.

Abenduan argitaratu zan eta atzo izan zan aurkezpena Eibarko Udaletxian.
Erreferentzia batzuk sarian:

http://eibar.org/albisteak/hizkuntz-eskakizuna-eibarko-hirian-1900-1936-liburuaren-aurkezpena
http://www.badihardugu.com/news/1295444458
http://www.diariovasco.com/v/20110120/bajo-deba/libro-recoge-requisitos-euskera-20110120.html

Antxonek dokumentaziņo eta artxibo lan haundixa egin dau, eta XX.
mende hasierako Eibarko lan-eskaintza publikua aztertu dau, eta
Eibarko lanpostu publikuetan euki biharreko "perfil linguistikua"
aztertu dau.

Gezurra badirudi be, oin dala 100 urte be nahiko arrunta zan
Gipuzkoako lan-deialdi askotan euskeraz jakin bihar izatia (udaletxeko
idazkari edo herriko sendagile izateko).
Tira, ba, Eibarren ez, itxuria. Eibarren, Irunen eta Donostian
"modernuaguak" izatia erabagi zeben.

Bueno, ez dot emongo pista gehixagorik. Irakorrizue, gustora irakortzen da eta.

Zorionak Antxon.

Asier



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago