[eibar] Literatura japoniarra

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
Or, Urt 21, 10:01:53, CET 2011


kaixo,

oin dala 8 hilabeteko Hari bat berreskuratuko dot.
Orduan, apirilian, galderia egin netsuen: literatura japoniarra
irakurtzeko aholkurik bai?

Nik galdetu, eta zuek erantzun. Aholku mordua jaso nittuan. Eskerrik
asko danori.
Hamentxe orduko hari osua:
http://www.mail-archive.com/eibartarrak@postaria.com/msg19050.html

Nahiko zintzo bete dittut zuen aholkuak eta, Leire Txargainek
eskatuta, hamentxe irakurketen komentarixo laburra:

Haruki Murakami aholkatu zestazuen gehixenok eta bere 3 liburu
irakurri dittut: Gauaren Sakonean, Tokio blues eta Al sur de la
frontera, al oeste del Sol. Ederrak. Asko gustau jata Murakami.
Irakurri ahala, gainera, gero eta gehixago. Azkenian, Atxagakin
gertatzen jatan moduan, irudittu jata parrafo bakotxa eta ixa esaldi
bakotxa borobil-borobilak dirala. Irakurri dittudan 3 liburuetan
betiko gai unibertsalak jorratzen dittu (eta gehixenbat, maitasuna,
sexua, bakardadia eta heriotza), baina oso modu pertsonalian. Estilua,
ideiak planteatzeko modua, metaforak, elkarrizketak... Hiruren artian
gehixen Tokio Blues gustau jata. Protagonistia ahaztezina da, Toru
Watanabe. Uste dot Tokio Blues hortxe geldittuko dala, nere barruan
betirako. Lizarraldek lagatako beste liburu bat be badakat mesanotxian
zain: "Sauce ciego, mujer dormida".

Yasunari Kawabata, ostera, ez jata gustau. Bi liburu irakorri dittut:
Loti ederrak eta País de nieve. Idazle ona da, ez dago dudarik. Eta
bere liburuetako pasarte batzuk zoragarrixak dira, poesia hutsa.
Baina, oro har, nere gustorako oso deskribapen luziak dakaz,
aspergarrixak, eta bere metafora oriental erdimistikuak ez dittut
ulertu. Bere liburuak amaittu eta pentsau dot: "zer koño kontau nahi
juan?". Baina bai, pasarte batzuk oso-oso ederrak dira.

Iban Zalduak Natsume Soseki-ren "Botchan" gomendatu zestan. Atzo hasi
neban. Oindiok ezin larregi esan, baina oso itxura ona dauka. Gustora
hartu neban, behintzat.

Yukio Mishimaren liburuak be aholkatu zestazuezen. Ez naiz heldu.

2010ian irakorrittako liburuen zerrendia be laga dot blogian:
http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2011/01/20/2010-urtean-irakurritako-liburuak/

Bueno, Leire: zorrak ordainduta, ezta?
Parra, orduan. ;-)

Eskerrik asko danori.

asier


Asier Sarasua<asarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
apiren 25a 22:00):
> Sekula ez dot literatura japoniarrik irakorri.
> Eta zeozer irakortzeko gogua piztu jata.
>
> Inork aholkuren bat?
> Irakorri dozue ezer?
> Murakami? Kenzaburo Oe? Besterik?
> Oso raruak? Raroegixak?
>
> Eskerrik asko, aldez aurretik.
>
> Asier
>



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago