[eibar] Torturia; Trunboin bertsuak

Serafin Basauri serafinb a bildua eibar.org
Or, Urt 21, 11:14:59, CET 2011


Trunboi datorkigu hiru bertsokin, oin dala ixa 30 urteko gertakizun 
latzak gogoratuz. 1981 urteko otsaillian 31 urte Joxe Arregi torturaz 
hil ebena; handik egunetara torturatu eben gure Trunboi be.

_MARTIXAN 30 urte_

I
Hogetamar urte juan dira
ezingo dau ahaztu baiņa,
sasoi haretan sufridu ebanak
estaduaren hazaiņa
Arregi hil zeben lehenengo
emongo zetsen guraiņa
bakardadian neurtuko zeban
min sakon haren tamaiņa
torturia dabe eskeintzen
askegurian ordaiņa
politiko, prentsa, elizak
hau estaltzen lan bikaiņa
noiz hartuko detsagu behingoz
injustiziari gaiņa?
iņoizko baten sartu deiņian
demokrazian Espaņa.

II
Hogetamar urte honetan
gauzia ez da aldatu
lehengo lepotik dake burua
ezin da hori ukatu
herri hau gura dabelako
kate zaharretik askatu
torturiaren burdingorixaz
millaka dabe markatu
baņerako ur zikiņetan
karterua akabatu
tolosar bixak ebaindu eta
karepian lurperatu
siņistu nahi bada ez bada
demokrazian da gertatu
alde bakarrak bihar ete dau
gaur barkamena eskatu?
** *
*III
Guzurtzat jo dabe batzuek
tartian, gure herrixan
udazkeneko pleno batian
geratu zan agirixan
"hala balitz be, ondo dago"!!!
batek han min emon nahixan
ez dakixola tokau berari
egotia hor azpixan!!
hotz hotzian torturatzen da
kuartel ta komisarixan
inpunidade osoarekin
estaduaren kerizan
halakorik ez da izango
datorren sasoi barrixan
justiziazko bakia erne
deiņian Euskalerrixan.

/Doiņua: Martxa baten lehen notak
2011-01-20/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20110121/cee15c32/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago