[eibar] posta zerrendia eta hittanua

Trebiño/Artetxe trebi.arte a bildua euskalnet.net
Al, Urt 24, 00:33:01, CET 2011


     Ez diñozuenangaittik, baina emoten desta Eibarren bai gertatu(tzen) 
dala euskaraz hobeto gura dabenak umiak Mogelera eruaten dabela, beste 
tokitan euren desiuak ez diralako betetzen. Ez da kontu erraza, Eibarko 
errealitate soziolinguisitikoa dan hori da, gehixago dirala etxeko 
berbeta erdera dakenak euskara dakenak baino, nahiz eta akaso ez izan 
askoz gehixago.

     Gero sortia be bada. Gu Gasteizen ixa txiripaz agertu ginan gure 
umien ikastolian, ez genduan asko eskatzen, D ereduan eta etxetik gertu 
samar, eta gainera autu batzuk tarteko, epez kanpo matrikulatu genduan 
aurrena. Gero sorte ona. Bazeguan "D naturala" deritzen eredua, nik 
ordurako ez nekien ezta zer zan (etxian euskaraz egitten dabenak 
alkarturik + -) eta hor sartu ginttuen. Horren kontura umiok nahiko giro 
euskaldunian dagoz eta gurasuak be nahiko ondo hartuemon sozialak 
euskaraz lantzeko. Bai nagusien klasian bai txikienian, antzera. 
Azkenian nik Gasteizen Eibarren batzuk baino giro euskaldunagua izango 
dot eskolian.

     "D natural" horretaz be hasieran ez nakan ez aldeko ez kontrako 
eritzirik. Oin oso aldekua naiz. Bi arrazoirengaittik, alde batetik, 
umien partetik, badakigu euskaldunak eta erdaldunak nahasten diranian 
erdara dala nagusi; eta gurasuen partetik oso baliagarrixa dalako 
gurasuen arteko "sare sozial euskalduna" izateko, bestela egongo ez 
zana. Eta eskola oso toki inportantia da harreman sozialan aldetik.

     Ondo segi danok.
                     Imanoltxu.




19/01/2011 10:22(e)an, Asier Arregi(e)k idatzi zuen:
> 18/01/2011 18:20(e)an, oier gorosabel larrañaga(e)k idatzi zuen:
>> ¿¿¿Eta zetako dittun umiak ba????
>>
>> Nik behintzat etekin politta etaratzen najabiñ gure Nikori, 
>> idatzizkotik ahozkora praktikatzeko atxeki modura. Toka baiño ez 
>> detsat egitten.
>>
>> O.
> Umiekin...Eibarko eta inguruko toki askotan lelengo euskaraz bizitzen 
> ikastia erronka garrantzitsuena da, zoritxarrez. Tokatzen dana, 
> euskeria ez nokeatzeko. Bestela, taldietakua bihurtu leike herrixan, 
> gure belaunaldixan moduan...eta hola euskerak galtzekuak dittu.
>
> Lorek, gure alabak, 3 urteko eskolak Elgoibarren jaso zittuan, 18 
> ikasle, 2 euskaldun, 11 espainiar eta 5 penintsulatik kanpoko 
> gurasuekin. "Espainiar" jarri dot, eta biharbada "vasco" jarri biharko 
> neuke, ez dakit zein dan egokixagua.
>
> Gero Eibarko eskola batera etortzia erabakitta...J.A. Moguelen tokirik 
> ez eta Urkira jo genduan. Oin bigarren urtia. Panoramia antzerakua. 
> Bere gelan, euskeraz ondo 2 edo 3 moldatzen dira 23tik, eta ondo ondo, 
> eta ez da harrokerixia, izatekotan kontrakua, lotsia, Lore bakarrik. 
> Marrokixek be euskeria nahiko ondo darabixe, baina orokorrian 
> gehixenek erreztasun gehixago gazteleraz dake eta oso oso arrarua da 
> umien artian euskeria entzutia. Gehixen kostatzen jakuenak guraso 
> vasco-espainiarrak dittuenak dira.
>
> Beste ume eta gurasuekin gaozenian, gaztelerazko elkarrizketan...umiak 
> tartian badagoz euskeraz sartzen naiz, nahizta gurasoren batek aurpegi 
> arraruak jarri. Umiekin iñoiz ez dot erderaz egitten nahizta eurak 
> gazteleraz zuzendu neri. Eta hor ikusten dot zelako maila dakagun, ze 
> gero normalian euskerara aldatzen dabe!!! Ikusittakuan arabera, 
> momentuz normala euren artian gazteleraz egittia. Komunikaziño biharra 
> asetzeko ez dake beste erremedixorik. Ez dago lan makala! Pertsona 
> bakarra naiz gurasuen artian jarrera horrekin. Suposatzen dot 46 
> izango garala guztira, eta euskaldunak dozena erdiren bat. Euskaldunak 
> diran bestiek normalian euren umieri baiño ez detse euskeraz egitten.
>
> Gero irakaslien presiñoz eta euskeraz ez egittiagaittik zigorrez, 
> holako eskolatan oso erreza euskararekiko ezer onik ez sentitzia eta 
> gaztelerarako joera izatia. Hori behintzat orain 10-11 urte dittuenen 
> gurasuen informaziñuegaittik. Lan zaila.
>
> Halandabe, hasiko non egunen baten Lorekin noka-toka, jolas moduan 
> bada be.
>
> Asier A.
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago