[eibar] Afarixa!!!!!!!

Bertoko bertoko01 a bildua euskalnet.net
Ast, Urt 27, 00:14:47, CET 2011


Gabon:

Gustatzen zait proposamen  hau,  zapatu-domeka eguerdikoa.
eta  osagarri moduan,   Elgetatik  zehar   (Intxortatik zehar )   
ibiltzearena.
Agur Intxorta 
<http://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/47%20PUJANA.pdf>,  
bertsoa dago,  link  horretan.
Bertso  horren egilea da, Basilio Pujana,  Ibaizabal  gudari-taldekoa, 
eta  nire  aitita   gudari-talde horretakoa zan, handik ibiliko zan.

Aurreko domekan Saibigainen 
<http://eu.wikipedia.org/wiki/Saibigaingo_gudua> 
<http://eu.wikipedia.org/wiki/Saibigain> izan nintzan eta pilak  
kargatu  nituen. hara noan bakoitzean.  Atsegin dot  mendi  hori.

Elgetan egondakoa  naz.
Behin, Urretxuko jaietatik bueltan,  ( edo Zumagarrakoetatik),  
urri-azaroan , izan  zan, eta   jaietara    joan orduko   Eibarren  
gelditu ginen.
Gero jaiara; tartean,  Urretxun edo Zumarragan-,  tren bidearen beheko 
partean,   historia  bitxia gertatu jakun joan ginenoi.
  Etxera buelta luzea egin gendun,   gaba-goizaldez. Deskargatik  
behera,  izan behar zuen,  gero bide-kurutzeak,  ez egoen errotondarik 
orduan
eta aldatz gora bat,  kurbaz beterik,   nonbaitera.
Nonbait hori   Elgeta behar zuen.  Elgetatik pasa  ginen, arkua  pasatu 
genuelako.  Elorrioko bidea hartuta  lasaiago gelditu ginen txoferra eta 
kopilotoa.


Gero beste batzutan  be egondakoa  naz, Bergara bidean,   baina   
oraindik   ez  zan    zabalik  egon toki eder hau 
<http://www.espaloia.com/>.


Bertoko


24/01/2011 15:10(e)an, Luistxo Fernandez(e)k idatzi zuen:
>
> nik zapatu-domeketetako eguerdiak jarriko nituzke
>
> eta halako batean tokatuz gero, ba Elgetako Intxortako buelta
> historikoa edo beste ekitaldi ibiltari bat antolatu be bai (baina hori
> sekundarioa, eguna adostu lehenengo, eta gero, asteburuko bazkaria
> bada, ba ekintza osagarriak antolatu leikez)
>
> Luistxo
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20110126/4c7c788d/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago