[eibar] Banoa Euskalteletik

Mikel Kerejeta mkerejeta a bildua codesyntax.com
Or, Urt 28, 16:23:34, CET 2011


Jakinaren gainean egoteko, gaur deitu berri didate Telefonicatik , eta
Euskaltel linearen portabilitateren berri galdetu dut, honakoa gomendatu
didate:
- Euskaltelek bi gauza saltzen omen ditu. batetik linea eta ebstetik adsl-a

Beraz Telefonicako teknikoa etxeko atetik atera bezain pronto, euskaltelera
deitu eta "baja administrativa" eskatu behar oemn da, bigarren apartadu
horrek fakturaziorik egin ez dezaten.

Horixe ba kontuak.


2011/1/19 Josu Mendicute <josu a bildua eibar.org>

> Erabaki dugu gure etxean oraintxe bertan (bueno, nik erabaki du gure
> etxerako): etxeko linea Euskaltelera doa.
>
> Nire mugikorra Vodafonera joan da astelehenean. Amaren eta anaiaren
> mugikorra begiratu behar ditut nora eraman (erabilpen oso desberdina
> daukagu eurek biek eta nik).
>
> Aspalditik nenbilen aldaketak egiteko, baina ezin Internetez egin:
> lineak aitaren (G.B.) izenean dauzkagu/genezkan (aldatzen ari gara
> egunotan). Kriston pereza ematen zidan heriotza agiria, bere nan,
> dendakoekin borrokatzea... 5 urte laster aita hil zitzaigunetik, eta
> ordutik hona aldaketa hori egitea pendiente.
>
>
> Izan ere hori beste kristo bat da...
>
> Dendara zoaz eta kobratu nahi dizkizute 12 euro linea bakoitzeko. 3
> mugikor+etxekoa ba 50 euro dira. Eta titular aldaketa "nahi duzulako"
> egiten baldin baduzu, ba bai, ordaindu behar duzu, baina heriotza
> baldin bada aldaketarako arrazoia behartuta daude aldaketa doan
> egitera.
>
> Baina klaro: 10 minutuko lana da kobratu gabe. Eta orduan, ordaindu
> behar duzula esaten dizute, eta lasai asko uzteko aitaren izenean;
> erabiltzeko aitaren NANa jestioren bat egin behar dudanean eta kitto.
> Horrela badakite ez zarela joango, ze aitaren izenean ezin dut
> kontratu berririk egin inon, eta titular desberdin batekin ezin dut
> linea konpainiaz aldatu.
>
> Nire numeroaren titularra uztailean aldatu nuen. Esan nien ez neukala
> zertan ordaindu, informatu nintzela horretaz, eta eraman nien aitaren
> heriotza agiria. Bapo, egin zuten euren lana. Aste honetan ama joan da
> eta ezetz, ez diotela doan egingo, ordaindu behar duela titular
> aldaketa egiteko.
>
> josu.
>
>
>
>
>
> Gari Araolaza<gari a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urtren
> 19a 17:07):
> > Oraintxe bertan dauden eskaintzak, bezero berrientzat:
> >
> > Euskaltel
> > ========
> >
> > - 24 MB Internet
> > - Telefono deiak doan (fijoetara)
> > - Linearen kuota
> > - Telebista digitala (40 kanal)
> > - Telebista dekodetzailea doan
> > - Wifi routerra doan
> >
> > Hori dena 21,45 Eurogatik urtebetez.
> >
> >
> > Movistar
> > =======
> >
> > - 10 MB Internet
> > - Telefono deiak doan (fijoetara eta asteburuetan mobilak ere bai)
> > - Linearen kuota
> > - Wifi routerra doan
> > - Terabox (100 GB-eko disko gogorra zuretzat sarean)
> >
> > Hori dena 23 Eurogatik lehenengo 3 hilabeteetan eta gero 33 Euro
> > hilean, urtebetez.
> >
> >
> >
> > Honek esan nahi du datorren urtean berriz egin behar dudala aldaketa,
> > Movistarretik Euskaltelera.
> >
> > Lizarralde, oraindik ez dut baja egin, baina bata aktibatzen bada
> > besteak ez duenez zentzurik, espero dut arazo handirik ez izatea.
> >
> > Gari
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Mikel Kerejeta | www.CodeSyntax.com <http://www.codesyntax.com/> | Azitaingo
Industrialdea 3-K / Eibar |
mkerejeta a bildua codesyntax.com<garaolaza a bildua codesyntax.com> |
Tel: +34 943 82 17 80
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20110128/436ba508/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago