[eibar] Kaldereruak

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Al, Mar 7, 18:15:31, CET 2011


Inoiz ikusi barik neguan barixakuan moduan kaldereruak. Askotan be ez dittut
ikusi, egixa esateko. Iñoiz parte hartu be egin izan dot. Baina barixakuan,
kasualidadez, ikusi nittuan eta nenguan tokittik, inpresionantia izan zan!
Errebalian nenguan, eta hantxe zetozen: kantuan, pausu lasai eta erdi
solemne horrekin, gizonezkuak aurrian illun eta urre-kolore...Flipau egin
neban! Eta nere loibia....aho zabalik!
Oier Araolaza, begixengaittik ezagutu neban! Beste batzuk, hori bbez! Ane
ikusi neban. Eta umiak, ikusi zebaniak batek izenez deitzen zetsala, nik
askori agur esaten netsela, eta hartzak kasu egin zetsanian....zoratzen!
Horretaz aparte, musikia, eta gure mendikute saxuakin! Erdi lo zeguan eta
begixak zabal-zabalik flipe itzelakin. Eta amieran zer, eta pantxika astua!
Ze gehixago eskatu leike urte biko umiak?
Ni be pozarren neguan!
itzela izan zan!
Milla esker emon zenduen espektakuluangaittik!
leire
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20110307/5d04d320/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago