[eibar] Eibarko bonkardaketian 75. urteurrena; Lujanbio-Pinilla bikotia tartian

Serafin Basauri serafinb a bildua eibar.org
Or, Api 27, 10:56:20, CEST 2012


Euskeriaren gainbeheriari mugarri garrantzitsua izan leike gerria. 
Gerraurretik be ez zeban euskeriak lehenengo maillarik, baiņa 
eibartarren ahotan bizi-bizi zeguan. Gerraostian beheruzko martxia hartu 
zeban frankismuaren eragiņez bai, hori halan da, baiņa baitta neurri 
haundi batian eibartar kanpolarrosa askok transmisiņuan huts egin zebalako.

Serafin

26/04/2012 11:00(e)an, Oier Araolaza(e)k idatzi zuen:
>
> Erantzun ona eukiko zabala pentsauta ordu laren aurretik joan nintzan 
> neu, eta ordurako eserleku guztiak hartuta (100 uste dot dirala), eta 
> baztar batian tente geratzia pentsau naban, baina hara, nun 
> eszenatokixan bertan hiru aulki ilada zaudela eta han egokitu ginan.
>
> Jesus Gutierrez ederto egon zan bai. Azalpen onak, neurrikuak, irudien 
> azalpenak, ahotsak-eko testigantzekin tartekatuta eta bere flemarekin 
> ziriak sartuz han eta hemen (alkatiari edarra sartu zetsan, argazki 
> batian merkatu plaza, gerraostian eraikitakua agertu zan, eta esaten 
> detsa "Alcalde, que hay ahí ahora, que no me acuerdo!").
>
> Errepikatzekotan geratu ziran, eta penia hartzen dot pentsatuta 
> bigarrena be bai erderaz egingo dala. Esango neuke orain 75 urteko 
> bonbardaketa horrek bizitza eta ilusio askorekin bukatu zaban 
> Eibarren, eta baita euskararekin ere. Ordurarte euskara nagusi izan 
> zan Eibarren, bere sorreratik hasi eta sei mendetan euskara nagusi 
> izan zen Eibarren, eta bonbardaketa horrekin bukatu zen hori. 
> Harrezkero, euskara bigarren mailako hizkuntza da Eibarren, eta atzo 
> ere, hori agerian.
>
> oier.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago