[eibar] Lekak

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
Ast, Abu 30, 13:18:45, CEST 2012


oier gorosabel larraņaga<txikillana a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi
zuen (2012eko aburen 29a 16:35):
> Pista bat: Twitterren Aitor Duņabeitiak esan destanez,
> https://twitter.com/Txikillana/status/240540839040929792
> "Lekaide" bera sabinismo bat da, OEH-ren arabera. Horrek koinzididuko leuke
> gure etxian aittitta-amamen denporetatik arrastrau doguzen beste sabinismo
> batzukin: izperringia, orlegia... "Leka" beste sabinismo bat bada, gaur
> eguneko hiztegi korrientietan nekez agertuko da, baiņa beste nunbaitten
> seguro baietz.

"Lekaide" hiztegi gehixenetan topau juat. Barrixenetan bai, jakiņa,
"neologismo" markiaz. Hiztegi zahar batzuetan be agertzen dok.
Azkuek ez jaukak, pentsatzekua zan moduan. Baiņa beste hiztegigile
garbizaliago batzuk bai (Mujikak edo Lopez-Mendizabalek).

Hori bai, danetan "lekaide" (eta horren ondorengo guztiak: lekaidetu,
lekaime, lekeimetxe, lekaidetxe, lekaidekunde...).

Lopez-Mendizabalek pare bat etimologia be bajaukaz:
* lekaide: lekaro-aide (lekaro: basamortua)
* lekaime: lekaide+eme

"Leka" iņun ez juat topau adiera honekin.

a.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago