[eibar] Gara erosi dot

IMANOL TREVIO-MARIA JESUS ARTETXE trebi.arte a bildua euskaltel.net
Lar, Ots 4, 20:11:35, CET 2012





     Urtiak baina urtiak dira Gara egunkaria erosten ez nebala. Irakurri bai, hori erozein tabernatan egin leike eta egin dot, baina erosi... ordurako ulia be izango neban.      Inpresiņua ona. Paperan eta fotografien kalitatea txukuna eta edukia be ondo. Sasoi batian txarrerako "gerra partia" bazeritzen, gaur ez desta holakorik emon, alderantziz be, "ezker abertzale tradizionalekuak" ez diranak be gustora kontsumitzeko moduko produktua. Eta lehen "partidu" horren gune gogorrantzako baino ez ei zuan. Nota ona. Erosi leike gehixagotan.      Lehenagotik aspaldi ezaguna neban Noticias de Alava eta Deia. Noticias de Alava gauza txukuna emoten zestan, ondo, eta Deia hainbeste kontrolatzen ez badot be, emoten desta "Grupo Noticiasen" joera txukunera be hurreratuz juan dala. Amaittu da, nere ustez, garai hori nun Deia be nukleo batentzako baino ez zana.      Horrez gain, Berria, aizu, nere gustoko periodikua da.      Konklusinua, pentsa abertzalia baleike kalitatez urtietako momenturik onenian egotia, fase optimista batian, merkatua haundittu nahian, bakoitzak beria defendituz, normala, baina irakurleria zabaldu guran eta horren alde sendo eta buruz burrukatuz.     Lehia zati batian euren artian be bada, eta izan bihar, baina batez be XX. mendean nagusi izan dan prentsari koxka emotia izan bihar da helburua. Ondo eginak azkenian beti daka pagua, ekin ezkero. Errealitate ekonomikua be seguruenian guztiontzako garratza, baina oin hobeto zailtzeko lehen baino.      Garbi ikusten zana periodikuari be tokatu jako: e.t.a.n azkenak "gertuen" ei zeguan inguruari egin detsa batez be on.     Inork ez dino erraza danik, baina prentsa paisajia diferente izan leike urte batzuk barru. Baikorrak izan gaikez.                     .   		 	   		  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20120204/7866309c/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago