[eibar] Zaborrekin zer?

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Iga, Ots 26, 23:42:30, CET 2012


Imajinatzen dut atez-ateko sistemarekin zabor guztia sailkatuta jasotzea
dela helburua, baina ez dudana ulertzen da ea zergatik hori bera ezin
daitekeen oraingi edukiontzi sistemarekin (edo horren bertsio hobetu
batekin) lortu. Ea norbaitek hau argitzerik didan. Adibidez, Eibarren orain
organikoarekin hasi dira zona batzuetan (gurean ez), eta horietan parte
hartzen dutenek atez-atekoan egingo lituzketen bereizketa berdinak egiten
dituztela, ez? Beraz, sistema hori erabat zabalduko balitz, ez litzateke
atez-atekoaren emaitza bera izango? Zergatik da hain garrantzitsua
zaborontziak etxeko hormetan jartzea?
oier.

2012/2/26 Iban Arantzabal <iarantzabal a bildua goiena.com>

> Bihurtuko dela...  Hau aspalditxotik da politika, eta politika baino
> alderdikeria, eskumarago zein ezkerrerago begiratu, alderdikeria.
>
> Gai mamitsua alderdikerietan jarduteko.
>
> Iban
>
> El domingo 26 de febrero de 2012, Mikel Larreategi escribió:
>
> Aste honetan puri-purian egon da komunikabideetan zaborraren kontua.
>> Erraustegia ala atez ate zaborra biltzeko prozeduraren arteko lehia
>> erakutsi digute. Eta gure herrian ohikoa den moduan politika ere berehala
>> agertu da tartean, alde batetik Bildu eta bestetik beste guztiak.
>>
>> Diario Vascon erreportai antzeko bat dago portadan Hernani eta Zarauzko
>> bizilagunen iritziekin.
>>
>> Ez dakit zein diren sistema bakoitzaren onura eta kalteak, baina
>> garrantzitsuena hori ez dela izango uste dut. Berriz ere gaiaren mamia joan
>> beharrean hikamika politikoak irabaziko du eta bakoitzak bere afinitate
>> politikoaren arabera hartuko ditu erabakiak eta definituko posturak.
>>
>> Lehengoan, kafe bat aurrean zuela, donostiar batek esaten zidan
>> Donostiako Boulevardean eta Zarauzko malekoian Hernanin jarri dituzten
>> zabor-posteak jartzen dituztenean hasiko dela atez-atekoan sinisten.
>>
>> Alde politikotik begiratu gabe, kontua birziklatzean dagoela dirudi. Atez
>> atekoak birziklatzera derrigortzen zaitu eta zigortu egin zaituzte ondo
>> egiten ez baduzu. Beste toki batzuetan erabiltzen den kontenedore sistemak
>> derrigortasunik ez du ezartzen, baina ia guztiok birziklatzen dugu zerbait
>> ezta? (Sautsin ezik ezta Asier? ;-) )
>>
>> Beraz, ez dakit zer pentsatu sistema batez edo bestean, baina guztia
>> kontu politiko bihurtuko dela uste dut, berriz ere eta guztion kalterako.
>>
>> Mikel
>>
>> --
>> Mikel Larreategi
>>
>
>
> --
> *
> Iban Arantzabal Arrieta
> Goiena Komunikazio Taldea
> iarantzabal a bildua goiena.com <mlarranaga a bildua goiena.com> / 943 25 05 05
> Albisteak: goiena <http://www.goiena.com/>.net / Enpresa: goiena<http://www.goiena.com/>
> .com
> *
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20120226/f8611802/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago