[eibar] Aupetan

Gari Araolaza garaolaza a bildua gmail.com
Or, Aza 2, 08:08:31, CET 2012


Bai, oso "normala" da Eibarko ume eta gurasoen artean, baina oso normalak
dira baita ere:

Gaur zure zorionak dira
edo
Karamelo bat erosi naiz

Eta normalak izateak ez die fidagarritasunik ematen.

Gainera, zergatik pluralean, aupetan? Gutxienez mugagabean balitz,
aupatan... Gazteleraren joskera itxura handia du plural horrek, "en aupas"
euskaratuarena.

Hauxe idatzi eta segundo batera semeak eman dit antzerako adibide egokia:
korriketan joango dela esan dit, ez nago zihur antzerako kasua den,
gazteleraz ez diodalako ordainik aurkitzen, baina zuzendu diot, korrika
dela hitza esanez.

______________

Bide batez: Leireri entzun izan diot, norbaitek "los aitas" edo "nire aitak
etorri dira" esaten duenean "aiba! Bi aita dituzu? Ze modernoak!"
erantzuten diola.

Aste honetako eta kitton antzerako adibide bat dator. Zorion agurren
tartean hau irakurri dut: "zorionak aitxitxen partez".  :-)

Gari
El 02/11/2012 00:55, "leire narbaiza arizmendi" <txargain a bildua gmail.com>
escribió:

> Ni Asierrekin nago. Ume berbetan oso normala dala esango neuke. Coger en
> aupas telebistan ez dut inoiz entzun. Eta oso erreferentzixa ona izaten da
> hori.
>
> "Aupaz (-z Nola?) hartu" ez doszue erabiliko ezta?
> leire
>
> Eneko Astigarraga<eastigarraga a bildua codesyntax.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2012eko azaren 01a 23:18):
>
>> Ideia askorik ez nik, baina Interneten bilaketa azkarra eginda, pare
>> bar erreferentzia:
>>
>> 1) "Beti aupetan hartzea nahi izaten du"  35. orrialdea
>> Coger en brazos: Aupa, aupetan, besotan (jarrerak) 81, orrialdea
>>
>> "HAURREN MUNDUKO HIZTEGI TXIKIA. Hitzak, esaerak eta kantak"
>> Juan Inazio Lizarraga Lazkano
>> Nafarroako Gobernua
>> L.G.: NA-1280/2010
>>
>>
>> 2) " Ez diat uste inork handik aupetan atera duenik, eta ezinezkoa duk
>> Itsasnek handik salto egin ahal izatea."
>> IRLANDAKO ITSAS-TXAKURRA
>> Antxon Gomez
>> Susa Argitaletxea
>> http://www.susa-literatura.com/liburuak/narr2606.htm
>>
>> Eneko
>>
>> 2012/10/31 Asier Sarasua <asarasua a bildua gmail.com>:
>> > Orotariko Hiztegixan be ez da agertzen "aupetan".
>> >
>> > Bai agertzen dira, ostera, "aupa", "aupa hartu" eta "aupa egin".
>> > Hori bai, erreferentzia gehixenak gure adiera honekin: Toribio eta
>> Elexpuru
>> > (Bergara).
>> >
>> > ez dakit ba... ;-)
>> >
>> > a.
>> >
>> >
>> >
>> > Gari Araolaza<gari a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2012eko urrren
>> 31a
>> > 14:36):
>> >>
>> >> Arratsalde on!
>> >>
>> >> Eibartzaindiako posta-zerrenda orojakile hori:
>> >>
>> >> Bazkari orduan zalantza sortu zaigu, "aupetan" hitzaren inguruan.
>> >>
>> >> Euskarazko jatorri oneko hitza da, ala "en aupas" gaztelaniazkoaren
>> >> bertsioa? Onargarria ala baztertzekoa?
>> >>
>> >> Eskerrik asko.
>> >>
>> >> Gari
>> >>
>> >> PS (Hiztegietan bila ibili naiz eta Eibarko Hiztegi Etnografikoan
>> bakarrik
>> >> azaltzen da, eta autoreetako bat eztabaidan zegoenez, ez da fidagarria
>> >> oraingoz.)
>> >>
>> >>
>> >>
>> >> _______________________________________________
>> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> >>
>> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>> >
>> >
>> >
>> > _______________________________________________
>> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> >
>> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>>
>> --
>> Eneko Astigarraga
>> CodeSyntax
>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>> E-20600-EIBAR
>> Tel: +34 943 82 17 80
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20121102/f25a97f5/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago