[eibar] Aupetan

oier gorosabel larraņaga txikillana a bildua eibar.org
Or, Aza 2, 09:05:50, CET 2012


Beste faktore bat (Asier, zer habil, ŋeibartarrezko kurtsillorako 
materixalak prestatzen, ala?) nagusixen berbetian infantilizaziņo joeria 
izan leike.

Neurri baten ulertzen da: nagusixak ŋzer gara azken fiņian? hazittako 
ume batzu baiņo. Baiņa nere ustez ez da bape komenigarrixa ume berbetian 
ezaugarrixak (sinpletasuna, onomatopeyia...) helduarora luzatzia, ordain 
egokixak dagozenian behintzat.

Hala, "pa bat emon detsut" (laztana), "ze ba" lokuziņuan multifuntziņua 
"Ze ba etorri zara? Ze ba zurekin nahi neban egon" (zeaittik etorri 
zara? zurekin egon nahi nebalako) eta halan.

Beste herrixetan be antzekua gertatzen dala esango neuke, hau da, mailla 
kolokialian zentzua daken esakerak berbeta jasora pasau nahixa. Adibidez:
- "Dra egin" Ondarrun (asmatzia, azertatzian zentzuan). Imajinau 
azterketa ofizial baten erabilliko bagendu: "Hemen dituzun galderetatik 
erantzun zuzena dra egin behar duzu, lanpostuan onartua izateko".
- "Dzanga egin", Lekeittion (uretara buruz behera salto egittia). 
Imajinau istripu baten kronikia: "Sutearen biktimak dzanga egin behar 
izan zuten, erreta ez hiltzeko".

Hizkuntza bizi batek errejistro desbardiņak bihar dittu, espresibidadian 
irabazteko. Baiņa hori, errejistro DESBARDIŅAK; nahastatzia komeni ez, 
nere ustez.


O.

Garik:
>
> Bai, oso "normala" da Eibarko ume eta gurasoen artean, baina oso normalak
> dira baita ere:
>
> Gaur zure zorionak dira
> edo
> Karamelo bat erosi naiz
>
> Eta normalak izateak ez die fidagarritasunik ematen.
>
> Gainera, zergatik pluralean, aupetan? Gutxienez mugagabean balitz,
> aupatan... Gazteleraren joskera itxura handia du plural horrek, "en aupas"
> euskaratuarena.
>
> Hauxe idatzi eta segundo batera semeak eman dit antzerako adibide egokia:
> korriketan joango dela esan dit, ez nago zihur antzerako kasua den,
> gazteleraz ez diodalako ordainik aurkitzen, baina zuzendu diot, korrika
> dela hitza esanez.
>
> ______________
>
> Bide batez: Leireri entzun izan diot, norbaitek "los aitas" edo "nire aitak
> etorri dira" esaten duenean "aiba! Bi aita dituzu? Ze modernoak!"
> erantzuten diola.
>
> Aste honetako eta kitton antzerako adibide bat dator. Zorion agurren
> tartean hau irakurri dut: "zorionak aitxitxen partez".:-)
>
> Gari


-- 
***
Oier Gorosabel Larraņaga
http://fisiolantaldea.blogspot.com/




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago