[eibar] Aupetan

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
Or, Aza 2, 11:01:05, CET 2012


Gari Araolaza<garaolaza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko azaren
02a 08:08):

> Bai, oso "normala" da Eibarko ume eta gurasoen artean, baina oso normalak
> dira baita ere:
>
> Gaur zure zorionak dira
> edo
> Karamelo bat erosi naiz
>
> Eta normalak izateak ez die fidagarritasunik ematen.
>

ados nago horrekin;
baina ez neukez maila berian sartuko.

- lehelengua txarto dago eta gaztelaniazko kalkua da
- 2.a ez da gramatikala eta ez da sekula izan, iñoiz bez eta iñun bez

Gainera, zergatik pluralean, aupetan? Gutxienez mugagabean balitz,
> aupatan... Gazteleraren joskera itxura handia du plural horrek, "en aupas"
> euskaratuarena.
>

besuetan, eskuetan... ba, aupetan.

txarto sortuta, seguru asko, baina nahiko logikua, nik uste.



> Hauxe idatzi eta segundo batera semeak eman dit antzerako adibide egokia:
> korriketan joango dela esan dit, ez nago zihur antzerako kasua den,
> gazteleraz ez diodalako ordainik aurkitzen, baina zuzendu diot, korrika
> dela hitza esanez.
>

umm... 'antxitxiketan' da, behintzat.
horren kalkoz sortuko zeban zure semiak "korriketan"; euskerazko beste
eredu baten kalkua, ez gaztelaniazkua.

- korrika
- lasterka, saltaka
- antxitxiketan

hartu bata, nahastau bigarrenakin...

"aupetan" be horixe dala esango neuke, nahaste-borraste moduko bat.

a.


> ______________
>
> Bide batez: Leireri entzun izan diot, norbaitek "los aitas" edo "nire
> aitak etorri dira" esaten duenean "aiba! Bi aita dituzu? Ze modernoak!"
> erantzuten diola.
>
> Aste honetako eta kitton antzerako adibide bat dator. Zorion agurren
> tartean hau irakurri dut: "zorionak aitxitxen partez".  :-)
>
> Gari
> El 02/11/2012 00:55, "leire narbaiza arizmendi" <txargain a bildua gmail.com>
> escribió:
>
> Ni Asierrekin nago. Ume berbetan oso normala dala esango neuke. Coger en
>> aupas telebistan ez dut inoiz entzun. Eta oso erreferentzixa ona izaten da
>> hori.
>>
>> "Aupaz (-z Nola?) hartu" ez doszue erabiliko ezta?
>> leire
>>
>> Eneko Astigarraga<eastigarraga a bildua codesyntax.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2012eko azaren 01a 23:18):
>>
>>> Ideia askorik ez nik, baina Interneten bilaketa azkarra eginda, pare
>>> bar erreferentzia:
>>>
>>> 1) "Beti aupetan hartzea nahi izaten du"  35. orrialdea
>>> Coger en brazos: Aupa, aupetan, besotan (jarrerak) 81, orrialdea
>>>
>>> "HAURREN MUNDUKO HIZTEGI TXIKIA. Hitzak, esaerak eta kantak"
>>> Juan Inazio Lizarraga Lazkano
>>> Nafarroako Gobernua
>>> L.G.: NA-1280/2010
>>>
>>>
>>> 2) " Ez diat uste inork handik aupetan atera duenik, eta ezinezkoa duk
>>> Itsasnek handik salto egin ahal izatea."
>>> IRLANDAKO ITSAS-TXAKURRA
>>> Antxon Gomez
>>> Susa Argitaletxea
>>> http://www.susa-literatura.com/liburuak/narr2606.htm
>>>
>>> Eneko
>>>
>>> 2012/10/31 Asier Sarasua <asarasua a bildua gmail.com>:
>>> > Orotariko Hiztegixan be ez da agertzen "aupetan".
>>> >
>>> > Bai agertzen dira, ostera, "aupa", "aupa hartu" eta "aupa egin".
>>> > Hori bai, erreferentzia gehixenak gure adiera honekin: Toribio eta
>>> Elexpuru
>>> > (Bergara).
>>> >
>>> > ez dakit ba... ;-)
>>> >
>>> > a.
>>> >
>>> >
>>> >
>>> > Gari Araolaza<gari a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
>>> urrren 31a
>>> > 14:36):
>>> >>
>>> >> Arratsalde on!
>>> >>
>>> >> Eibartzaindiako posta-zerrenda orojakile hori:
>>> >>
>>> >> Bazkari orduan zalantza sortu zaigu, "aupetan" hitzaren inguruan.
>>> >>
>>> >> Euskarazko jatorri oneko hitza da, ala "en aupas" gaztelaniazkoaren
>>> >> bertsioa? Onargarria ala baztertzekoa?
>>> >>
>>> >> Eskerrik asko.
>>> >>
>>> >> Gari
>>> >>
>>> >> PS (Hiztegietan bila ibili naiz eta Eibarko Hiztegi Etnografikoan
>>> bakarrik
>>> >> azaltzen da, eta autoreetako bat eztabaidan zegoenez, ez da fidagarria
>>> >> oraingoz.)
>>> >>
>>> >>
>>> >>
>>> >> _______________________________________________
>>> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>> >>
>>> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>> >
>>> >
>>> >
>>> > _______________________________________________
>>> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>> >
>>> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>>
>>>
>>> --
>>> Eneko Astigarraga
>>> CodeSyntax
>>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>>> E-20600-EIBAR
>>> Tel: +34 943 82 17 80
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20121102/ee00562e/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago