[eibar] emigrante profesional berririk ezagutzen?

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
Iga, Aza 4, 20:07:37, CET 2012


nire lagunaren laguna madrildarra zela jakin genuen azkenean, eta erreportajeak kanpora joan diren euskal herritarren kasuak kontatu nahi zituen, horregatik ez da azaldu.

planteatzen den galderari buruz, nik ez daukat zalantzarik: kanpora doanarentzat, nola doakion, onerako edo txarrerako izan daiteke, baina gizarte moduan, guretzat galera da eta hartzen dituen herriarentzat onura.

x.

El 04/11/2012, a las 19:51, Luistxo Fernandez escribió:

> 2012/10/5 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>: 
> > nire lagun batek lagun arkiteko bat omen du, hemen lanik ez eta Indian 
> > topatu zuena eta han bizi dena. 
> > 
> > lagunari eska diezaioket lagunaren emaila. 
> > 
> > x. 
> >
> 
> Ez dirudi Indiako hori erreportaian azaldu denik, baina seguru nago 
> kontaktu hori ere eskertzen duela erreportaiaren egileak.
> 
> Gaur irten da Berrian 
> http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-11-04/038/001/Atzerrira_lan_etorkizun_baten_bila.htm
> 
> Albiste positibo ala negatiboa da emigrazio berri hau? 
> Nik ez dakit. Galdera egin dut Twitterren. Batek dio: 
> " Bi aldeak ikusten ditut: emigranteentzat beraientzat positiboa, gure 
> komunitaterako, ez hainbeste, galera bat bezala uler daiteke."
> 
> Beste batek: "Positiboa gazte euskaldun horiek jaso dituzten herrialde 
> horientzat, zalantza barik."
> 
> -- 
> Luistxo
> 
> _______________________________________________ 
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com 
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> 


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20121104/267bce91/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago