[eibar] emigrante profesional berririk ezagutzen?

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
Al, Aza 5, 11:36:37, CET 2012


eskerrik asko, alex; oso jakingarriak kontatzen dituzunak.

x.

El 05/11/2012, a las 11:28, Alex Arriola escribió:

> Anekdota hauekin gure agintarixek mundu globalizau honen aurrian daken prestakuntza ta interesa erakustia nahi dot, nere ustez nahiko bajua, Patxi Lopez-enaz aparte beste pare bat gehixo sartu diitut :
>  
> -          2011 Urtarrilak 19, Abu Dhabi ( Emirato Arabiak UAE ), World Future Energy Summit forum-a. Bertan Patxi Euskadirako inbertsio bila jun zan, ba hortan zeuala mahai baten jarrita beste herrixetako politikari ta negozio gizonekin, imagina leikezue hizkuntza ofiziala Inglesa izaten dala, ba pentsau ointxe ingelez hitz bat ez dakizan batek zelako espektakulua emon leiken holako mahai batian; ba gauzia da Euskadik UAE-ko ekonomian ze eragin positibo euki leiken galdetu zetzela, ta erantzuna badakizue zein izan zan ? yes, yes, … thank you . Oso gertuko dakaten Eskaldun pertsona bat bertan zeuan eta esan zeban inoiz ez zebala horrenbeste lotsa sentitu Euskadi ordezkatzen daben batengaittik, jaterako orduan Forum hortan paret hartu zeben politikarixen laguna da Esukaldun haut a Patxi Lopez-ekin txistiak eta dana ein zittuztela esan zeben.
> -          2010 urtia, Shanghai-ko Melia Hotelian, Azkuna Bilboko alkatia PSOE-ko Jose Bono ta beste politikarixekin etorri zan Exposizio Unibertsala zala eta. Diskurtso lotsagarri bat eman eta gero ( estoy cansado del viaje y seré breve, gero eskerrak eman ta bukau ein zeban ) ez zan ezta Euskal Etxetik pasau bez edo ta bertan geuazenekin hitzeiten hasi gure egoerari buruz.
> -          2011. urtia, Pekin-eko aeroportuan Eusko jaurlaritzako delegazio komertzial batekin Txinako I+D ikerketak zentruak bisitatzera jun zirala. Aurretik berakin lan eindako ta oin sailburu dan ( ez dakit oin jarraituko daben, nahixao dot izenik ez esan laguna da ta ) batekin hitzeiten neuala, Txinak I+D arluan ze aurreratuta dauan harrituta zeuala ta inoiz ikusi ez zittuan instalazio ta makinak zittuztela. Hori dana nik bera baino hobeto nekizan urtietan enpresak bisitatzen egon da gero, baina zelan da posible sailburuan ezjakintasuna munduko potentzia dan herri batian gertazten daonari buruz ? ta zelan da nik bera baino askoz gehixo jakitzia ?. Ez da azkarrao naizelako, interesa eta gauzak ezagutzeko goguak bakarrik bihar dira, besterik ez.
> -          Deba Beheko alkatien bisita-ri buruz zer ? asko idatzi izan zan, eraginik euki dau enpresetan ? edo ixa politikari guztien moduan txaketa ta arropa merkiak erostera etorri ziran Shanghai eta Beijing-eko fake Market-etara ( imitazioen merkatuak ).
>  
> Holako hainbeste adibide ikusi dittut urte hauetan ta pena emoten dezta, ez politikari hauengaitik, ez dot esan nahi txarrak ala onak diranik bere inguruko arazuak konpontzen, baina mundu globalizau batek eskatzen dituen erronka ekonomikuetarako ez daoz prest, hori ziur. Hortarako teknokrata perfila faltan botatzen dot.
>  
> Ta barkatu hain mezu luziagaitzik, gaiez guztiz aldatu dot eta, baina zerikusi piskabat be badaka, zelan espero dogu erakargarritasunik izatia Euskadira bueltatziak, kanpuan egon eta gero zure enpresiak ez bazaittu ondo baloratzen ta gainera agintarixek kanpuan gertatzen danaz ideiarik be ez badake ?
>  
>  
> Alex.
> 
> 
> 
> De: elena laka <burdinateplaza a bildua hotmail.com>
> Para: Eibartarrak zerrenda <eibartarrak a bildua postaria.com> 
> Enviado: Lunes 5 de noviembre de 2012 14:38
> Asunto: Re: [eibar] emigrante profesional berririk ezagutzen?
> 
> Alex Arriolak:
> 
> < ( beste batian Patxi Lopez atzerrira jun zaneko anekdota bat kontauko detzuet nahi badozue ).
> 
> Tira Alex, jakina nahi dogula anekdota hori kontatu daizula!
> 
> Kontatu, kontatu Patxiloren hori ... :-)
> 
> Elena
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20121105/b9cc194c/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago