[eibar] Fwd: RV: Eguberriko otarreak

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
As, Aza 6, 12:41:59, CET 2012


Zuberoako Sohütako ikastola finantzatzeko bertako produktuekin
Eguberrietarako otartxo batzuk saltzen dituzte, eta urtero data hauetan
zenbat otar nahi ditugun enkargua egiten dugu Eibar-Elgoibar artean. Orain
enkargatu, eta abenduaren erdialdean ekartzen dituzte. Otarraren edukiak
hauek dira:



*AHUSKI otarrea** 37 ¤ *Ikastolako kartoinezko kutxan datoz:****

** **

**§  **Ardi gazta (1Kg)****

**§  **Eztia gaztainatzea (500gr)****

**§  **“Pâté” ahate gibelarekin egina (200gr)****

**§  **Biskotx poltxa bat “artisanala” ****

** **

*Lagun zuberotarrek esan bezala:** “Züen parte hartzean bermatzen gira, ****
*

*esperantxa dügü hemenko moskinak ontsa gosatüko dütützüela”.*****

**

-- ****

Eperra Ikastola****

SOHÜTA****

ZUBEROA****



Iaz 40 euro ordaingu genituen, eta aurten otarraren ordez kartoizko kaxa
bat denez 3 euro merkeago jarri dute prezioa, baina Eibar-Elgoibar aldean
eskaera egiten dugunon artean hitzegin dugu eta 40 euro ordaintzea pentsatu
dugu, iaz bezala.

Norbaitek interesa badu idatzi niri (oier a bildua dantzan.com) helbidera. Otarrak
Eibarren jaso beharko zenituzkete, beste eskualde batzuetarako egongo dira
ere banaketa sareak, beraz, haiekin koordinatzea hobe.

oier.

-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20121106/a6f98297/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago