[eibar] A8ko merketze haundia

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
As, Aza 13, 15:24:11, CET 2012


Gipuzkoako Diputazioa egon da neurri hau lantzen... Batzar Nagusietan
onartu zen; kontsentsu zabala egon da. Uste nuen datorren urtearekin hasiko
zela martxan, baina ez, abenduaren 1etik.

http://www.eitb.com/eu/albisteak/ekonomia/osoa/985568/gipuzkoa-autobideak--25-euro-autobideengatik-gipuzkoan/

Via-T txartela daukagun gipuzkoarrok ap-8an eta ap1-ean (Gipuzkoako
tarteetan) 25 euro ordainduko ditugu gehienez.

Lanegunetan Donostia-Eibar-Donostia egiten dut nik eta benetan
aurrerakuntza handia.

Pentsatzen nuen abenduan egingo nituela autopistako azken zig-zagak
(deskontu sistemaren matematiken ondorio bitxi bat:
http://sustatu.com/1264862053 ) baina ez, joan den astean egin nituen
azkenak.

:-)

Luistxo
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20121113/ddf56d39/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago