[eibar] Golpistak Eibarren sartu ziraneko erretratuak

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ast, Aza 22, 16:58:34, CET 2012


Kutxaren fototekan erretratu baten bila nenbilela ezagutzen ez neban sorta
batekin egin dot topo. Albuman izena hauxe da: "Entrada de las tropas
nacionales en las localidades de Eibar, Gernika y Elgeta el año 1937.
Lectura de bandos, edificios destruidos, éxodo de refugiados, trincheras."
Erretratuak Pascual Marin-enak dira.

Nik ez dakat akorduan erretratu horrek ikusi izanak (bateonbat akaso, baina
kolekziño moduan ez) eta bilduma ikaragarrixa iruditu jata. Eibar, Gernika
eta Elgetako erretratuak dagoz nahasixan. Trintxerak, soldauak, kaliak eta
etxiak birrinduta, e.a. 160 erretratu inguru.

http://www.kutxateka.com/index.php/Detail/Object/Show/object_id/180511

Igual Jesus Gutierrez, Oier Gorosabel eta konpainiak ondo kontrolauta
eukiko dabez erretratu horrek danok, baina neretzat sorpresia izan da.

oier.

--

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20121122/b7c6823a/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago