[eibar] Lexikoian irakurketia

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
As, Aza 27, 12:51:29, CET 2012


kaixo danori,

egunotan han eta hamen irakorriko zenduen moduan, aurten 125 urte bete
dira Toribio jaixo zanetik. Hori dala ta, ekitaldi batzuk egongo dira
egunotan Eibarren (batzuk hasi dira). Ekitaldirik gehixenak abenduaren
3an izango dira, Euskerian Egunian.
http://eibar.org/blogak/sarasua/euskerian-egunian-toribio-etxebarria-hizpide-eibarren

Ekitaldixen artian, Toribiok idatzittako "Lexikoia" irakorriko da,
goixian hasi eta arratsaldera arte, jende aurrian, Udaletxeko Areto
Nagusixan. Eta irakortaldixa amaittu ostian, arratsaldeko 7etan,
mahai-ingurua Toribion bizitzaz eta lanaz.

Danok zagozie gonbidatuta, jakiņa. Entzutzera ez ezik, baitta parte
hartzera be. Izan be, Eibarko elkarte, erakunde eta enpresetako
ordezkarixak egongo dira bertan, bakoitxak Lexikoian zatitxo bat
irakortzen, egun guztian zihar.

EibarOrg elkartera be heldu da gonbidapena. Eibartarron arteko
posta-zerrenda honetako hainbat kide be egongo gara bertan, beste
elkarte batzuen izenian. Zuetako beste iņor animauko balitza,
esaiguzue, bai?

5 minutu irakorri biharko zenduekez; Lexikoiko dozena bat sarrera edo.

Ondo segi
asier




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago