[eibar] Lexikoian irakurketia

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
As, Aza 27, 22:04:58, CET 2012


Aupa!!
Ni be banoia! 3rak 10 gitxittan dakat txandia, eta eibar.org-tik noiala
esan detset!

U letrian hasieria tokau jata. Honezkero hasi naiz ensaiatzen eta berba
politt pare bat be topau: Ugaramaria, eta ukat egin!!!

Disfrutatzen nabil!!!

Animau zaittezie!!! Gozada bat da! Egixa esan, Jukal & company oso gauza
polittak antolatzen dihardue. Ze ondo!

Leire, altuan irakortzen



Asier Sarasua<asarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko azaren
27a 12:51):

> kaixo danori,
>
> egunotan han eta hamen irakorriko zenduen moduan, aurten 125 urte bete
> dira Toribio jaixo zanetik. Hori dala ta, ekitaldi batzuk egongo dira
> egunotan Eibarren (batzuk hasi dira). Ekitaldirik gehixenak abenduaren
> 3an izango dira, Euskerian Egunian.
>
> http://eibar.org/blogak/sarasua/euskerian-egunian-toribio-etxebarria-hizpide-eibarren
>
> Ekitaldixen artian, Toribiok idatzittako "Lexikoia" irakorriko da,
> goixian hasi eta arratsaldera arte, jende aurrian, Udaletxeko Areto
> Nagusixan. Eta irakortaldixa amaittu ostian, arratsaldeko 7etan,
> mahai-ingurua Toribion bizitzaz eta lanaz.
>
> Danok zagozie gonbidatuta, jakiņa. Entzutzera ez ezik, baitta parte
> hartzera be. Izan be, Eibarko elkarte, erakunde eta enpresetako
> ordezkarixak egongo dira bertan, bakoitxak Lexikoian zatitxo bat
> irakortzen, egun guztian zihar.
>
> EibarOrg elkartera be heldu da gonbidapena. Eibartarron arteko
> posta-zerrenda honetako hainbat kide be egongo gara bertan, beste
> elkarte batzuen izenian. Zuetako beste iņor animauko balitza,
> esaiguzue, bai?
>
> 5 minutu irakorri biharko zenduekez; Lexikoiko dozena bat sarrera edo.
>
> Ondo segi
> asier
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20121127/7ef63eb3/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago