[eibar] Umeekin jolasteko atsotitzak

marijo deogracias marijodeo a bildua gmail.com
Ost, Aza 28, 10:37:57, CET 2012


Aupa, lagunak

Ez naiz posta zerrenda honetako ohiko parte-hartzailea eta lotsa pixka bat
ematen dit "eskatzen" etortzea, baina hortxe nere galdera.
Umeak dituzuenok, edo umeekin aritzen zaretenok, atsotitzik edo esaera
zaharrik erabiltzen duzue? Esaten edo irakasten dizkiozue?

Kontua da, lan bat prestatzen ari garela eta 6-7 urteko neska-mutikoentzako
atsotitz "apropos" batzuk behar ditudala; neri etxian gazteleraz aitxak
esaten zizkidan betikoak: "no por mucho madrugar amanece más temprano"
(Radio 3eko esatari baten bertsioa gehiago gustatzen zait: no por mucho
madrugar, uno se acostumbra); "la letra con sangre entra" (aititak esaten
omen zion aitari); "hay que saber leer entre líneas" ere esaten zigun
aitak, baina hori ez dut uste atsotitz gisa har daitekeenik; "haz bien y no
mires a quien"; "cuando el tonto coge una linde, la linde se acaba y el
tonto sigue" (horiek biak amarenak direla esango nuke); "cuando seas padre
comerás huevos" (adin batetik aurrera barre egiten genion, "huevos? si ya
comemos!" esaten genion)...

Eskerrik asko

-- 
Marijo
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20121128/6fd94533/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago