[eibar] Umeekin jolasteko atsotitzak

Elena Laka burdinateplaza a bildua hotmail.com
Ost, Aza 28, 11:04:56, CET 2012


Marijo,
neba eta bixok txikitan haserratzen ginenean, eta gurasoei haserrea esplikatzen genienean, aittak beti esaten zigun:
"bai zuek, zozoak beleari ipurbeltz".

Orain nik semeei esaten diet. 

Elna


From: marijo deogracias 
Sent: Wednesday, November 28, 2012 10:37 AM
To: eibartarrak a bildua postaria.com 
Subject: [eibar] Umeekin jolasteko atsotitzak


Aupa, lagunak

Ez naiz posta zerrenda honetako ohiko parte-hartzailea eta lotsa pixka bat ematen dit "eskatzen" etortzea, baina hortxe nere galdera.
Umeak dituzuenok, edo umeekin aritzen zaretenok, atsotitzik edo esaera zaharrik erabiltzen duzue? Esaten edo irakasten dizkiozue?

Kontua da, lan bat prestatzen ari garela eta 6-7 urteko neska-mutikoentzako atsotitz "apropos" batzuk behar ditudala; neri etxian gazteleraz aitxak esaten zizkidan betikoak: "no por mucho madrugar amanece más temprano" (Radio 3eko esatari baten bertsioa gehiago gustatzen zait: no por mucho madrugar, uno se acostumbra); "la letra con sangre entra" (aititak esaten omen zion aitari); "hay que saber leer entre líneas" ere esaten zigun aitak, baina hori ez dut uste atsotitz gisa har daitekeenik; "haz bien y no mires a quien"; "cuando el tonto coge una linde, la linde se acaba y el tonto sigue" (horiek biak amarenak direla esango nuke); "cuando seas padre comerás huevos" (adin batetik aurrera barre egiten genion, "huevos? si ya comemos!" esaten genion)...

Eskerrik asko

-- 
Marijo



--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20121128/b17dc5cf/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago