[eibar] irabazleak

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
As, Urr 23, 14:05:54, CEST 2012


Nik PSErenak bakarrik asmatu ditut. Zorionez ez dut asmatu EAJ eta
Bildukoekin (24, 22), ezta PP eta UPYDrekin (12, 2). Pena ematen
didate komunistek, duela urtebete alderdi bat zenetik 4 irten dira
orain (Ezker Batua, Ezker Anitza, Equo eta Alternatiba), eta ez dute
ordezkaritzarik lortu EHBren barruan zihoazten Alternatibakoak izan
ezik. Beste hiruren arteko desberdintasunak ez ditut ulertzen. Batutik
gutxi dauka Ezker horrek. Kuriosoa da azken urteotan eszizioak alderdi
txikietan gertatu direla (EAn, Iratzarrikoak Aralarretik joan, EBn
lehenengo batzuk eta gero besteak...). Baina zorionez ezker
soberanista batuta dago orain. EAJrekin hegemonia lehiatu dezake. Nik
uste ona dela hori herri ikuspegi batetik: lehen bi indarrak
abertzaleak izan dira hiru lurraldeetan, beste gauza batzuen artean
horri esker.

Luistxo, egia esan ez dakit zer esan nahi duzun "Interneten
hauteskundeak irabazi" horrekin... Interneten botoak egon dira? Ez
dakit txantxa edo, baina ez dut ulertu!! Motzegia naiz bromekin...
baina tira, eskerrik asko. Ni oso pozik nago emaitzekin Eibar zein EAE
mailan.
- Eibarren, boto abertzalea %61 izan da. Bilduk mantendu egin du Udal
hauteskundeetako indar handia. Ez dira emaitza estrapolableak baina
errealitate posible bat islatzen dute, eta errealitate birtual
horretan Bilduk 6 zinegotzi mantenduko lituzke, eta EAJk 4tik 7ra igo
PSEren kaltetan, 9tik 6ra jeitsiko litzateke. PPk 2 mantenduko
lituzke. Uste dut EAJk 86ko esziziotik ez zuela PSE pasatzen EArekin
koalizioan izan barik. Oso irudi polita ikusten dut panorama hori
marraztean, eta ideologikoki Eibarko gizartearen errealitatea hobeto
islatzen duela ziur nago, nahiko berdindutako 3 sentsibilitate
politikorekin.
- Erkidegoan eta lurraldez lurralde indar abertzaleak nagusi lehen bi
postuetan. EAJ nagusi gehienetan, baina EHB -zenbaitek disgustua badu
ere- bigarren indarra da lurraldez lurralde. Ez dut uste txikikeria
denik.

Legebiltzarrean 48 legebiltzarkide abertzale egotea oso berri ona da
nazio ikuspegi batetik. Hala ere ez dago independentziarantz pausu
argirik emateko intentziorik bistan denez. Nik sinisten dut
autogobernuaren garapenean sakontzeak independenteago egiten gaituela,
Estatu egiturak prestatzea dela, eta independentzia deklarazioaren
egunerako instituzioak prest izatea dela. Ez diot ezetz esaten horri
-defendatu ere egiten dut-, baina nik independentziarako bidea hastea
nahi dut. Ya. Erabat ados nago Luistxok duela bi urte idatzi
zuenarekin. http://sustatu.com/1283200035

Ez EAJk ez EHBk ez dute independentziarako bide orririk eta Luistxok
iragarritako kataluniako olatua badator. Nik ez dut olatua
hondartzatik ikusi nahi, nik surfeatu egin nahi dut. Uste dut
alderdietatik kanpoko korronte independentista zabal eta ireki bat
behar dugula, nahiz eta Mikel Larreategik dion "gizarte zibila"
aipatzen dudanean Mario Conde ematen dudala. Ba ez dakit, baina
alderdien zain olatua pasatu egingo zaigu eta hurrengo aukeraren
leihoaren zain, akabo. Legebiltzarreko gehiengo abertzale horri
bultzada eman behar zaiola uste dut.

josu.







Bertoko<bertoko01 a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
urrren 23a 13:37):
> EAJri emondakoak  (27 ) eta Bilduri emondakoak   21  asmatu ditut.
> Besteak, ez.
>
>
> Bertoko
>
>
> 22/10/2012 6:58(e)an, Luistxo Fernandez(e)k idatzi zuen:
>
>> Ez dakit dakizuen baina Interneten Josu Mendikutek irabazi ditu
>> hauteskundeak...
>>
>> Zorionak!
>>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago