[eibar] Eibarko mugikortasuna eta trafikua

Mikel Lizarralde mikellizarralde a bildua gmail.com
Ast, Ira 20, 09:46:17, CEST 2012


Planteatzen dudan bidegorrixori egitian
(Barakaldo>Urkizu>Bidebarrieta>Julian Etxeberria>San Juan > San Andres pas.
> Torrekua, Amaņako gasolindegira arte) aldapara gitxi dagola demostratzeko
prest nago nerekin bizikletan etortzia nahi daben edonori :-)

Asier Sarasua<asarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko iraren
20a 09:23):

> Mikel Lizarraldek proposamen txiki batzuk egin dittu eibarko trafikua
> eta mugikortasuna hobetzeko.
>
> hamentxe doiaz.
>
> kontuan hartzekuak, behinipein
>
> a.
>
> -------
>
>
> http://eibar.org/blogak/lizarralde/eibarren-mugikortasuna-hobetzeko-neurri-erraz-eta-merkeak/
>
> Mugikortasunaren Europako astea dugu honako hau. Eta nago entzungo
> ditugula gure herriko agintariak mugikortasunaren aldeko hitz politak
> esaten. Baina egin, zer egiten dute? Obra garesti eta potoloak soilik,
> mugikortasunean eragin efektiborik apenas dutenak.
>
> Trenbidea bikoizteak eta estazioak berritzeak zenbat bidaiari gehiago
> lortuko dizkio Euskotreni? Estaziņo kalea eleganteagoa egiteak zenbat
> auto kenduko ditu? Saihesbidearen 3. faseak zenbat auto kendu ditu
> gure herritik?
>
> Hemen neurri sinple eta merke batzuk mugikortasuna hobetzeko:
> 1. Trafiko araudia betetzea
>
> Eibar herri anarkikoa da. Trafiko arauek ez dute pitorik balio. Autoak
> edozein tokitan aurkituko ditugu: espaloi gainean (gero espaloi horiek
> konpontzen dirua gastatzen da, gogoratu!), autobus geltokietan eta
> debekatua dagoen hamaika tokitan.
>
> Doble-fila famatua. Ez dago eskubiderik. Autoa gaizki lagatzen dutenek
> bost minutu beharko lukete ondo aparkatu eta oinez nahi duten tokira
> joaten, baina beraien bost minutuak karabanan zain gaudenon bost
> minutuak baino baliotsuagoak dira.
>
> Gaizki aparkatzeko ohitura hau kenduz gero jendeak autoa hartzeari
> lagako dio Eibar barruan distantzia laburrak egiteko. Trafikoa arindu
> egingo da eta gutxiago kutsatuko dugu. Baina horretarako legea bete
> behar da.
>
> Trafiko arauak ez badira bete behar, soberan daude udaltzainak
> Eibarren. Aurreztu dezagun ba gastu hori.
> 2. Semaforo gutxiago eta azkarragoak
>
> Trafikoa arindu beharra dago. Semaforoak denbora gutxi pasa behar dute
> itzalita. Alemanian, Ingalaterran, Holanda, Belgikan,... Europa osoan
> dagoen joera horixe da. Semaforo azkarrak, edota semafororik ez
> egotea. Arindu trafikoa. Geldi dagoen auto bat kutsatu eta kutsatu
> dabil.
> 3. Bidegorria Eibar barruan
>
> Egunen batean iritsiko da Maltzaga eta Ermuarekin konektatuko
> gaituena. Baina herri barruan ere badago zer eginik. Eta oraindik egin
> ez bada udal agintarien errua da.
>
> Ondorengo ibilbide ia guztia bi erraietako kaleak dira. Nahikoa da
> errai bat bizikletentzat lagatzea. Barakaldo kalea > Urkizuko
> pasealekua > Bidebarrieta > Julian Etxeberria > San Juan > San Andres
> pasealekua > Torrekua (Amaņako gasolindegira arte).
>
> Apurka-apurka eginda gastu txikia litzateke: hasi plastikozko hesi
> sinpleak jartzen eta pixkanaka joan txukuntzen.
>
> Merkeagoa da horrelako zerbait egitea trenbide gainean pasealeku
> asmatzen ibiltzea baino.
>
> Gainera, honek doble-fila eragotziko luke, trafikoa arinduz.
>
> Egia da Eibarren aldapak daudela, baina Barakaldo kaletik Amaņako
> gasolindegiraino bi aldapatxo besterik ez daude: Bidebarrieta eta
> Udaletxera iritsi aurretik.
>
> Hasi horrelako bidegorri batekin eta arrakasta izanez gero joan
> luzatzen eta bide berriak gehitzen. Baina egin zerbait, hasi
> zerbaitekin. Ez dit balio kulpa beti Gipuzkoako Foru Aldundiari
> botatzen egoteak. Duela ehun urteko eibartarrak ez ziren beti besteei
> kulpa botatzen ibiliko, lana egiten zuten euren familiak, lagunak eta
> herria aurrera ateratzeko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20120920/4308b3b3/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago