[eibar] Deportiboaren ate-irekien eguna

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Ast, Ira 20, 11:00:18, CEST 2012


Oso ondo!!!
Gure kluba edarra da benetan!!!
leire, bazkide


Asier Sarasua<asarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko iraren
20a 08:43):

> ideia ona eta egitasmo politta!
> zorionak!
>
> a.
> (guk Ikastolako bazkarixa, baina tira ;-) )
>
>
> Mikel Larreategi<larreategi a bildua eibar.org> igorleak hau idatzi zuen
> (2012eko iraren 19a 14:35):
> > Kirola eta kultura gure herrian sustatu asmoz, Klub Deportiboak kalera
> atera
> > nahi ditu bertan egiten diren kirol eta kultura ekintzak, horretarako
> > datorren irailaren 29rako (larunbata), hainbat ekintza antolatu ditu,
> > klubean egiten diren ekintzak kalera atera eta inguratuko direnei
> > erakusteko.
> >
> > Deporreko batzorde guztien ekintzak egingo dira egun horretan: mendi
> irteera
> > Urkoko kobara, Euskal Jaiaren historiaren erakusketa, aldi-bereko xake
> > partidak, argazki-ateratzea eta bideo-grabaketak, roller-eskien
> > erakustaldia, rokodromoak, itsukako xakea, squash pista puzgarria,
> > hesi-lasterketa, altuera jauzia, itsukako-xakea, txirrindularitza eta
> > urpekaritza materialaren erakusketa eta erabilera adibideak, Juan
> Gisasola
> > kalepeko errekasto-jeitsiera, "barru" partidua San Andres Elizako horman,
> > San Andres elizaren kanpandorrerako eskalada, Udaletxeko erlojurako
> > eskalada, herri bazkaria, eta bukatzeko erromeria Untzagan.
> >
> > Bazkarirako txartelak Deportiboko tabernan erosi daitezke datorren
> > asteazkenera arte (26ra arte), prezioak 12  nagusientzat eta 8 
> > haurrentzat, bazkaria Toribio Etxeberria kalean izango da.
> >
> > Ekintza guztietako partehartzea librea da eta ez du aurrez izen-ematerik
> > behar Urkoko kobarako igoera eta Juan Gisasola kaleko errekastoaren
> > jeitsierak izan ezik. Hauetan izena emateko Deportibora etorri behar da
> > astelehen, asteazken edo ostiralean 19:30tatik 20:30tara edo telefonoz
> > deitu: 943201904.
> >
> > Informazio gehiago: http://www.deporeibar.com/68
> >
> > Guztiok animatzen zaituztegu ekintzetan parte hartu eta gure kluba
> gehiago
> > ezagutzera!
> >
> >
> >
> > Mikel
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20120920/c29f68f2/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago