[eibar] Badiola ta Reala

Mikel Iturria iturri a bildua eibar.org
As, Ots 5, 21:56:27, CET 2013


Kaixo.

Itxura guztien arabera, Badiolarena kasu patologiko bat da. Zer 
gaixotasun? Ideiarik ere ez! Bakar-bakarrik geratzeko bidea ari da egiten.

2008an ateratako trapuak, berriro haizatu ditu. Orduan, atzera egin 
zuen. Gaur egun, berriz, Puerto auzia aprobetxatu du auskalo zertarako.

Futbolean kaka handia dago eta saituko dira orain bigarren mailako 
turko-buru bat hautatzen. Oraintxe bertan, Realak hori izateko karta asko ditu.

Enpin...

Iturri

At 13:01 05/02/2013, you wrote:
>     Harrittuta nago. Ez Barcenasekuangaittik, hor ikusiko dogu 
> zertan geldittuko dan. Harritzen nau Badiolak Errealakin daroian 
> jolasiak. Zer interes daka gizon honek Errealan trapu zikinak 
> ataratzeko? Justu kontrakua espero zeikian... Erreala bigarren 
> maillara juaten bada barre gehixago egingo dogo tabernetan, barriak 
> Aconcaguan be adittuko dira.
>       Ima.
>_______________________________________________
>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
>Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago