[eibar] Udal liburutegiko irakurketa taldia(k)

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
As, Ots 5, 22:56:05, CET 2013


gabon,

publizitate pixkat eittera nator.

Uste dot lehenago be jardun dogula gai honetaz posta-zerrenda honetan.
Eibarko Udal Liburutegixan aspaldi hasi ziran erderazko irakurle
taldiekin (edo ipini nahi dozuen izena).
Liburu bat hartu, dinamizatzaile bat, eta hilero-hilero 15-20 lagun
alkartzen dira liburu horren gaiņian berba eittera.

Aurten euskerazko taldia be sortu da.
Hilian behin, liburu bana, 4 hilabetez. Oingoz saio bi egon dira, eta
10-12 lagun alkartu gara bakoitxian.

Urtarrillian Harkaitz Cano etorri zan; ederto egon zan.
Lerro batzuk be idatzi nittuan horretaz:
http://eibar.org/blogak/sarasua/let-s-twist

Gaur bigarren saiua izan da. Joseba Lozano etorri da (bere "Argiaren
Erreinua" thriller esoterikua irakorri dogu), eta gaur be oso ondo
egon da.
Hori bai, oso desberdina izan da: beste liburu klase bat; beste idazle
mota bat; beste saio guztiz desberdiņa.
Literatura arina eta intranszendentala aldarrikatzera etorri jaku.
Nik neuk oso ondo pasau dot.

Datozen astiotan beste saio bi egongo dira. Hamen info pixkat:
http://eibar.org/blogak/sarasua/irakurle-kluba-eibarko-liburutegian

Hurrengua martixan. Hasier Etxeberria idazle-kazetari-gastronomo
elgoibartarra eta bere "Eulien bazka".

Eta zertara datorren hau guztiau?
Ba, zuek animatzeko!

Emon izena eta etorri hurrengo barriketaldixetara.
Liburua liburutegixan lagako detsue.

Merezi dau.

a.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago