[eibar] Berreibar, Nerea Mendikute eta Eibar etorkizunari begira

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
Or, Ots 15, 12:08:13, CET 2013


Planteamentua niri asko gustatzen zait, eta pentsatu izan dut gure enpresa
zein eroso egongo litzateken Eibar barruan, erdialdetik 2 kilometrora egon
beharrean. Eibar bertakoentzat ona, kotxerik hartu beharrik ere ez, oinez
batetik bestera. Ostiraletan Kultuko pintxoak edo kafea Ongietorrin
hartzeko ideala.

(Bide batez, aukera handia galdu da Teknikerrekin, Eibarren gertuago
egiteko, snif!)

Baina...

- Bezeroak edo beste herrietako langileentzat aparkatzeko tokirik ez. Guk
denok burua aldatu arte kotxea da garraio estandarra batetik bestera, hori
hala da.

- Azitainen autopistara irteera zuzena dugu, eta gure merkaturako ideala
da, 30-40 minututan egon gaitezke Gasteiz, Bilbo edo Donostia bitarteko
edozein tokitan.

- Ziurrenez espazio aldetik garestiago izango zen guretzat. Orain espazio
ederra dugu lanerako.


Alde batetik irabaziko genuke:

Banda zabaleko Internet konexioa izango genuke Eibar erdialdean. Bai,
sinisteko zaila da baina 2013-an ez dago benetako banda zabaleko konexiorik
Azitaingo Industrialdean. Erakunde publikoa edo erdi-publikoa baldin
bazara, arazorik ez, kanuto handi baten faktura ordaindu eta aurrera
(Berrilan, Debegesa edo Tekniker adibidez), baina CodeSyntax edo ABC baldin
bazara, ez dago Internet zerbitzu txukunik.

Gari



2013/2/15 Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>

>
> Oso interesgarria gaur DVn Felix Morquechok Nerea Mendikuteri egindako
> elkarrizketa. Eibarren bilakera eta espazioaren antolaketa aztertzen ditu,
> eta aurrera begirako ideia oso interesgarriak planteatzen ditu.
>
>
> http://www.diariovasco.com/v/20130215/bajo-deba/modelo-tradicional-eibar-esta-20130215.html
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20130215/030bfb34/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago