[eibar] Berreibar, Nerea Mendikute eta Eibar etorkizunari begira

Asier Arregi geobiotek a bildua gmail.com
Or, Ots 15, 13:30:49, CET 2013


Bai, neri be asko gustau jata planteamentua, tallar-hirixan eboluziņoz. 
Eta piskat gehixago esaten, eraikinen birgaitze ekologikuan edo ahal dan 
ekologikuenian etorkizun asko daguala uste dot: 0 toxiko, motxila 
ekologiko txikixena, preziuetan sartzen, berogailu alternatibuak, 
interneta banda zabala kablez, isolamentu onak eta biologikuak, karga 
elektrosatiko bariko diseinuak, tokiko gremixuak eta abar.

Garraiuana eta aparkalekuena, Eibarren behintzat ez dakit zein dan 
urtenbidia, ez da erreza, baiņa zeoze barrixa...barruan karga ta 
deskargak eta denbora bateko aparkalekuak eta egunez denbora luzerakuak 
kanpokaldetik, Orbe, Matsaria edo auskalo nun eta hamar minutueroko 
garraio publikuakin...altuan pentsatzen...Kotxian erabilpena be burutik 
aldatzeko, piskat lagundu biharra dago...Nik kotxe-dependentzixa 
izugarrixa dakat gaiņera, toki batetik bestera bolumen haundixa mobitzen 
dot...5 edo 6 maleta. Laguntzaillia bihako neuke garraio publikuan 
montatzeko.

Asier

15/02/2013 12:08(e)an, Gari Araolaza(e)k idatzi zuen:
> Planteamentua niri asko gustatzen zait, eta pentsatu izan dut gure 
> enpresa zein eroso egongo litzateken Eibar barruan, erdialdetik 2 
> kilometrora egon beharrean. Eibar bertakoentzat ona, kotxerik hartu 
> beharrik ere ez, oinez batetik bestera. Ostiraletan Kultuko pintxoak 
> edo kafea Ongietorrin hartzeko ideala.
>
> (Bide batez, aukera handia galdu da Teknikerrekin, Eibarren gertuago 
> egiteko, snif!)
>
> Baina...
>
> - Bezeroak edo beste herrietako langileentzat aparkatzeko tokirik ez. 
> Guk denok burua aldatu arte kotxea da garraio estandarra batetik 
> bestera, hori hala da.
>
> - Azitainen autopistara irteera zuzena dugu, eta gure merkaturako 
> ideala da, 30-40 minututan egon gaitezke Gasteiz, Bilbo edo Donostia 
> bitarteko edozein tokitan.
>
> - Ziurrenez espazio aldetik garestiago izango zen guretzat. Orain 
> espazio ederra dugu lanerako.
>
>
> Alde batetik irabaziko genuke:
>
> Banda zabaleko Internet konexioa izango genuke Eibar erdialdean. Bai, 
> sinisteko zaila da baina 2013-an ez dago benetako banda zabaleko 
> konexiorik Azitaingo Industrialdean. Erakunde publikoa edo 
> erdi-publikoa baldin bazara, arazorik ez, kanuto handi baten faktura 
> ordaindu eta aurrera (Berrilan, Debegesa edo Tekniker adibidez), baina 
> CodeSyntax edo ABC baldin bazara, ez dago Internet zerbitzu txukunik.
>
> Gari
>
>
>
> 2013/2/15 Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com <mailto:oier a bildua dantzan.com>>
>
>
>     Oso interesgarria gaur DVn Felix Morquechok Nerea Mendikuteri
>     egindako elkarrizketa. Eibarren bilakera eta espazioaren
>     antolaketa aztertzen ditu, eta aurrera begirako ideia oso
>     interesgarriak planteatzen ditu.
>
>     http://www.diariovasco.com/v/20130215/bajo-deba/modelo-tradicional-eibar-esta-20130215.html
>
>
>     -- 
>
>     ____________________________________________
>     Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com <mailto:oier a bildua dantzan.com>
>
>
>
>     _______________________________________________
>     Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>     Eibartarrak-request a bildua postaria.com
>     <mailto:Eibartarrak-request a bildua postaria.com>
>     izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
>     Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


-- 
Asier Arregi GEOBIOTEK tf. 615 736 332 asier a bildua geobiotek.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20130215/5d7f935a/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago