[eibar] Berreibar, Nerea Mendikute eta Eibar etorkizunari begira

josu garate arkitetua a bildua dantzan.com
Or, Ots 15, 14:13:12, CET 2013


"Eibar ciudad-taller" harek potenzial haundixa zekala urtiak dira esaten
genduala, espazio aldetik eta Arkitektura aldetik! (horren gaineko aipua
falta da elkarrizketan). Urbanismua zan zaharkituta geratu zana gaur egungo
bihar eta mobilidade kontueri erantzun ahal izateko. Eta gaur be kostata
gabiz horri buelta emon nahixan... Zoritxarrez horrek (eta interes
urbanistikuak) aurrisn eruan ditxu bidian topautakuak. Eibarko herrixa
atzera larregi begiratu gabe aurrera eitxen jakin daben jentia izan da-gara
eta paradojikua behintzat bada. Zer ein zan ondo, zerek merezi dau
zaintzia, zerek ez... Errekia tapatzia txarto? Mendixan gora eraikitzia
ondo?
Ahalegin eskasak kanpotik, Arkitektura eskola eta patrimonio industriala
alde diharduen euskal alkartetik batez be, etorri ziran; "re" edo
"bir"-"ber" zaroien lan eta interes bakarrak.
Bertatik, udaletxetik esan nahi da, tabula rasa (n.garren aldiz
Eibarrendako) zala biderik errezena erabagi eta haritxi heldu jakon.
Errezena seguramente bai, seguruena akaso... Lur edo edifizio horrein
jabiak euren interesen alde, etxebizitzak eitxia
bultzatuko-presionauko dabe beti, hoixe errentagarrixena dan bitxartian
bai. Herrixak, udalak, eskumena daka errentagarritxasun hori bideratzeko.
Nereak botatakuen haritxik tiraka, krisidun garaixok egokixsk izan leikez
horrek inertziok aldatzeko eta hamaika urtian barbetxuan geratzen ari diran
lur-eraikiņeri etekiņa etaratzeko: coworking dala, erresidentzia bizitzak
dirala, ez dakitx zertrako bibero moduan... Honek aukera guztiok lantalde
bizi eta gogotsu batek bultzatuta bihar dabe aurrera ein baņa, erakunde
ofizialen oneritzixa eta diru apurtxo bat, klaro, errobera martxan
jartzeko. Zer esanik ez dago, sinistia!
Beste aldetik be kolpe einda honitxi zesto honi, hamaika
leku-herri dira ondare industrialari baloria emon eta negozio, turismo edo
kultura bultzatzaile bihurtzia erabagi zebenak azierto eta arrakasta
haundixakin. Alemania inguruetan adibidiak lehengotarikuak izan ziran baņa
ez dakagu urrin juan biharrik Euskal Herrixan bertan industri ondariakin
eindako aziertuak ikusteko. Gure ahalegiņa AYA...? Dakagun arma museua daon
lekuan enkajatzen ez dabe lan makala ein batzuek... Behin museua topatzen
dabenian bisitrixak erakusketa edarra ikusteko aukeria daka baņa...
Pffff Hainbeste leku huts dago herrixan, ze pentsaua emoten dau dudarik
barik!
Atiak bihar dan moduan jo bihar. Eta gero betetzen jakin!! Benetan badago
jende multzo potenterik coworking, teatro, emanaldi edo aitxatutako beste
halako ekintzeri forma emoteko? Autojestionautako edifiziuak? Madril aldian
danerako ahalegiņak ein dira eta kontau dostenez behintzat ahalegin
gazi-gozo eta frustrante xamarrak be izan dira. Madril eta Eibar
konparatzia be! Bilbon be proiekto interesantiak. Konparagarrixagua?
En fin, orohar beitxantzen jata benetan ez dogula maitxatzen jakin geure
herrixa zana eta oin aire nostaljikoz begiratzia tokatzen jakun
egunotan, konturatu garanerako ("geuria" zala, galtzen
dihardugula) berandutxo gabizela seguramente. Akaso, merkatu plazako
parkiņa ondiok hor dakagun bitxartian esperantzak ez dira galdu bihar, eta
ahalegiņik bertan behara laga bez!

Ona allegau bazarie, zorionak!

El viernes, 15 de febrero de 2013, Gari Araolaza escribiķ:

> Planteamentua niri asko gustatzen zait, eta pentsatu izan dut gure enpresa
> zein eroso egongo litzateken Eibar barruan, erdialdetik 2 kilometrora egon
> beharrean. Eibar bertakoentzat ona, kotxerik hartu beharrik ere ez, oinez
> batetik bestera. Ostiraletan Kultuko pintxoak edo kafea Ongietorrin
> hartzeko ideala.
>
> (Bide batez, aukera handia galdu da Teknikerrekin, Eibarren gertuago
> egiteko, snif!)
>
> Baina...
>
> - Bezeroak edo beste herrietako langileentzat aparkatzeko tokirik ez. Guk
> denok burua aldatu arte kotxea da garraio estandarra batetik bestera, hori
> hala da.
>
>  - Azitainen autopistara irteera zuzena dugu, eta gure merkaturako ideala
> da, 30-40 minututan egon gaitezke Gasteiz, Bilbo edo Donostia bitarteko
> edozein tokitan.
>
> - Ziurrenez espazio aldetik garestiago izango zen guretzat. Orain espazio
> ederra dugu lanerako.
>
>
> Alde batetik irabaziko genuke:
>
> Banda zabaleko Internet konexioa izango genuke Eibar erdialdean. Bai,
> sinisteko zaila da baina 2013-an ez dago benetako banda zabaleko konexiorik
> Azitaingo Industrialdean. Erakunde publikoa edo erdi-publikoa baldin
> bazara, arazorik ez, kanuto handi baten faktura ordaindu eta aurrera
> (Berrilan, Debegesa edo Tekniker adibidez), baina CodeSyntax edo ABC baldin
> bazara, ez dago Internet zerbitzu txukunik.
>
> Gari
>
>
>
> 2013/2/15 Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com <javascript:_e({}, 'cvml',
> 'oier a bildua dantzan.com');>>
>
>>
>> Oso interesgarria gaur DVn Felix Morquechok Nerea Mendikuteri egindako
>> elkarrizketa. Eibarren bilakera eta espazioaren antolaketa aztertzen ditu,
>> eta aurrera begirako ideia oso interesgarriak planteatzen ditu.
>>
>>
>> http://www.diariovasco.com/v/20130215/bajo-deba/modelo-tradicional-eibar-esta-20130215.html
>>
>>
>> --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com <javascript:_e({}, 'cvml',
>> 'oier a bildua dantzan.com');>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com<javascript:_e({}, 'cvml', 'Eibartarrak-request a bildua postaria.com');>
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>

-- 
arkitetua
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20130215/9769845e/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago