[eibar] egun-pasa bergara aldean

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Iga, Ots 17, 11:56:27, CET 2013


Ederki laburtuta, Xabier!
Eguzkixak be lagundu zeskun, nahitta goizian hotz pixka bat ere pasatu
genduan kerizpetan.

Beti da plarea desbirtualizaziņua, baiņa atzokua berezixa izan zan. Oso
gustora egon giņan.

Elenak sekulako biharra hartu zeban. Milla esker guztiagaittik, wapa!

Ez dot aitzen hain ondo pasauta, eta hain gustora egonda zelan kostatzen
jaku hainbeste afari eta bazkarixak antolatzia!

Ondo amaittu asteburua!

Leire


Xabier Mendiguren<xmendiguren a bildua elkar.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
otsaila 17 08:03):

> zerrendakideontzat kronika laburra:
>
> egun ederra pasatu genuen atzo, zapatuan, bergara aldean, elena lakak
> antolatuta.
>
> han bildu ginen zerrenda honetako hainbat kide (batzuk familiaz lagunduta)
>
> mikel iturri eta emaztea
> oier gorosabel andrearekin eta bi umeekin
> aintzane senarrarekin eta ume biekin
> elena (senarra goizean izan genuen, bazkarian ez)
> leire
> gari
> luistxo
> asier
> imanoltxu
> iban
> mendigreen
>
> goizean bergarako hiriaren edertasun monumental eta historikoak ezagutzeko
> bisita egin genuen, jon arroita orozkoarrak gidatuta: oso gomendagarria.
>
> bazkalorduan gorlako soziedadera igo ginen: paraje ikusgarria eta izugarri
> ondo montatutako elkartea; elenak berak prestatu zizkigun sarrerako gildak,
> ondoko entsalada eta piper beteak, eta haragi gisatua patatekin.
> Postretarako, Bergarako relleno eta tostoiak, eta gatzatua.
>
> kafeen ondoren, munduaren dominaziorako zenbait azalpen teknologiko:
> niagarank, umap berritua, laster datorren telebista saioa...
>
> elosu aldetik jaitsi ginenerako, gaua; egun atsegin eta probetxuzkoa,
> dudarik gabe.
>
> mila esker berriz ere anfitrioiari, gauzak hain ongi eta kariņoz
> antolatzeagatik, eta beste besarkada bat han bildu ginen guztioi.
>
> egon ez zinetenoi inbidia apur bat eman badizuet, badakizue zer egin behar
> duzuen hurrengoan: apuntatu.
>
> x.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20130217/5ab2acdd/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago