[eibar] egun-pasa bergara aldean

elena laka burdinateplaza a bildua hotmail.com
Iga, Ots 17, 19:51:15, CET 2013



Nik ere oso ondo pasa neban!

Gildak Garik eta Trebik prestatu zituzten :-)

Badakizue bidea eta lekua. Hurrengoan, gehiago eta hobeto. 

Mx
Elna

> From: xmendiguren a bildua elkar.com
> Date: Sun, 17 Feb 2013 08:03:12 +0100
> To: eibartarrak a bildua postaria.com
> Subject: [eibar] egun-pasa bergara aldean
> 
> zerrendakideontzat kronika laburra:
> 
> egun ederra pasatu genuen atzo, zapatuan, bergara aldean, elena lakak antolatuta.
> 
> han bildu ginen zerrenda honetako hainbat kide (batzuk familiaz lagunduta)
> 
> mikel iturri eta emaztea
> oier gorosabel andrearekin eta bi umeekin
> aintzane senarrarekin eta ume biekin
> elena (senarra goizean izan genuen, bazkarian ez)
> leire
> gari
> luistxo
> asier
> imanoltxu
> iban
> mendigreen
> 
> goizean bergarako hiriaren edertasun monumental eta historikoak ezagutzeko bisita egin genuen, jon arroita orozkoarrak gidatuta: oso gomendagarria.
> 
> bazkalorduan gorlako soziedadera igo ginen: paraje ikusgarria eta izugarri ondo montatutako elkartea; elenak berak prestatu zizkigun sarrerako gildak, ondoko entsalada eta piper beteak, eta haragi gisatua patatekin. Postretarako, Bergarako relleno eta tostoiak, eta gatzatua.
> 
> kafeen ondoren, munduaren dominaziorako zenbait azalpen teknologiko: niagarank, umap berritua, laster datorren telebista saioa...
> 
> elosu aldetik jaitsi ginenerako, gaua; egun atsegin eta probetxuzkoa, dudarik gabe.
> 
> mila esker berriz ere anfitrioiari, gauzak hain ongi eta kariņoz antolatzeagatik, eta beste besarkada bat han bildu ginen guztioi.
> 
> egon ez zinetenoi inbidia apur bat eman badizuet, badakizue zer egin behar duzuen hurrengoan: apuntatu.
> 
> x.
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
 		 	   		  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20130217/1c8d9cef/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago