[eibar] egun-pasa bergara aldean

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Iga, Ots 17, 20:04:13, CET 2013


Arrasatekua be ez dago gaizki!

Baiņa edarra be izango litzake Eibarren bertan egittia!

leire



elena laka<burdinateplaza a bildua hotmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
otsaila 17 19:51):

>
> Nik ere oso ondo pasa neban!
>
> Gildak Garik eta Trebik prestatu zituzten :-)
>
> Badakizue bidea eta lekua. Hurrengoan, gehiago eta hobeto.
>
> Mx
> Elna
>
> > From: xmendiguren a bildua elkar.com
> > Date: Sun, 17 Feb 2013 08:03:12 +0100
> > To: eibartarrak a bildua postaria.com
> > Subject: [eibar] egun-pasa bergara aldean
> >
> > zerrendakideontzat kronika laburra:
> >
> > egun ederra pasatu genuen atzo, zapatuan, bergara aldean, elena lakak
> antolatuta.
> >
> > han bildu ginen zerrenda honetako hainbat kide (batzuk familiaz
> lagunduta)
> >
> > mikel iturri eta emaztea
> > oier gorosabel andrearekin eta bi umeekin
> > aintzane senarrarekin eta ume biekin
> > elena (senarra goizean izan genuen, bazkarian ez)
> > leire
> > gari
> > luistxo
> > asier
> > imanoltxu
> > iban
> > mendigreen
> >
> > goizean bergarako hiriaren edertasun monumental eta historikoak
> ezagutzeko bisita egin genuen, jon arroita orozkoarrak gidatuta: oso
> gomendagarria.
> >
> > bazkalorduan gorlako soziedadera igo ginen: paraje ikusgarria eta
> izugarri ondo montatutako elkartea; elenak berak prestatu zizkigun
> sarrerako gildak, ondoko entsalada eta piper beteak, eta haragi gisatua
> patatekin. Postretarako, Bergarako relleno eta tostoiak, eta gatzatua.
> >
> > kafeen ondoren, munduaren dominaziorako zenbait azalpen teknologiko:
> niagarank, umap berritua, laster datorren telebista saioa...
> >
> > elosu aldetik jaitsi ginenerako, gaua; egun atsegin eta probetxuzkoa,
> dudarik gabe.
> >
> > mila esker berriz ere anfitrioiari, gauzak hain ongi eta kariņoz
> antolatzeagatik, eta beste besarkada bat han bildu ginen guztioi.
> >
> > egon ez zinetenoi inbidia apur bat eman badizuet, badakizue zer egin
> behar duzuen hurrengoan: apuntatu.
>
> >
> > x.
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20130217/9894319b/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago