[eibar] egun-pasa bergara aldean

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
Iga, Ots 17, 21:23:41, CET 2013


eskerrik asko, Elena, atzoko egunagaittik.
eta eskerrik asko, Xabier, kronikiagaittik.

Trebi: erretratorik bai? (kamariakin ikusi hintudan eta...). Edo besteren
batek?
ederra ganoria, talde-argazkirik be ez genduan atara... ;-)

Atzo esandako beste kontu bi:
- posta-zerrenda honek 15 urte beteko dittu laster, apirilian.
- eta blog-komunidadiak 10 urte datorren urtian.

Jai pare bat antolatzen hasi biharko dogula!

Kontrakorik ez badakazue, EibarOrg-ko albistegixan be gehittuko dot
kronikatxo hori, posta-zerrenda honen 15. urteurrenakin batera, eta bertan
erakutsi nittuan estatistika orokorrenekin, bai?

a.



Xabier Mendiguren<xmendiguren a bildua elkar.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
otsaila 17 08:03):

> zerrendakideontzat kronika laburra:
>
> egun ederra pasatu genuen atzo, zapatuan, bergara aldean, elena lakak
> antolatuta.
>
> han bildu ginen zerrenda honetako hainbat kide (batzuk familiaz lagunduta)
>
> mikel iturri eta emaztea
> oier gorosabel andrearekin eta bi umeekin
> aintzane senarrarekin eta ume biekin
> elena (senarra goizean izan genuen, bazkarian ez)
> leire
> gari
> luistxo
> asier
> imanoltxu
> iban
> mendigreen
>
> goizean bergarako hiriaren edertasun monumental eta historikoak ezagutzeko
> bisita egin genuen, jon arroita orozkoarrak gidatuta: oso gomendagarria.
>
> bazkalorduan gorlako soziedadera igo ginen: paraje ikusgarria eta izugarri
> ondo montatutako elkartea; elenak berak prestatu zizkigun sarrerako gildak,
> ondoko entsalada eta piper beteak, eta haragi gisatua patatekin.
> Postretarako, Bergarako relleno eta tostoiak, eta gatzatua.
>
> kafeen ondoren, munduaren dominaziorako zenbait azalpen teknologiko:
> niagarank, umap berritua, laster datorren telebista saioa...
>
> elosu aldetik jaitsi ginenerako, gaua; egun atsegin eta probetxuzkoa,
> dudarik gabe.
>
> mila esker berriz ere anfitrioiari, gauzak hain ongi eta kariņoz
> antolatzeagatik, eta beste besarkada bat han bildu ginen guztioi.
>
> egon ez zinetenoi inbidia apur bat eman badizuet, badakizue zer egin behar
> duzuen hurrengoan: apuntatu.
>
> x.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20130217/2423cf81/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago