[eibar] egun-pasa bergara aldean

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
Al, Ots 18, 09:40:42, CET 2013


Hamen ba!

http://eibar.org/albisteak/eibarorg-elkartearen-bazkaria

Ala, bertuit! ;-)

a.


Asier Sarasua<asarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila 17
21:23):

> eskerrik asko, Elena, atzoko egunagaittik.
> eta eskerrik asko, Xabier, kronikiagaittik.
>
> Trebi: erretratorik bai? (kamariakin ikusi hintudan eta...). Edo besteren
> batek?
> ederra ganoria, talde-argazkirik be ez genduan atara... ;-)
>
> Atzo esandako beste kontu bi:
> - posta-zerrenda honek 15 urte beteko dittu laster, apirilian.
> - eta blog-komunidadiak 10 urte datorren urtian.
>
> Jai pare bat antolatzen hasi biharko dogula!
>
> Kontrakorik ez badakazue, EibarOrg-ko albistegixan be gehittuko dot
> kronikatxo hori, posta-zerrenda honen 15. urteurrenakin batera, eta bertan
> erakutsi nittuan estatistika orokorrenekin, bai?
>
> a.
>
>
>
> Xabier Mendiguren<xmendiguren a bildua elkar.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
> otsaila 17 08:03):
>
> zerrendakideontzat kronika laburra:
>>
>> egun ederra pasatu genuen atzo, zapatuan, bergara aldean, elena lakak
>> antolatuta.
>>
>> han bildu ginen zerrenda honetako hainbat kide (batzuk familiaz lagunduta)
>>
>> mikel iturri eta emaztea
>> oier gorosabel andrearekin eta bi umeekin
>> aintzane senarrarekin eta ume biekin
>> elena (senarra goizean izan genuen, bazkarian ez)
>> leire
>> gari
>> luistxo
>> asier
>> imanoltxu
>> iban
>> mendigreen
>>
>> goizean bergarako hiriaren edertasun monumental eta historikoak
>> ezagutzeko bisita egin genuen, jon arroita orozkoarrak gidatuta: oso
>> gomendagarria.
>>
>> bazkalorduan gorlako soziedadera igo ginen: paraje ikusgarria eta
>> izugarri ondo montatutako elkartea; elenak berak prestatu zizkigun
>> sarrerako gildak, ondoko entsalada eta piper beteak, eta haragi gisatua
>> patatekin. Postretarako, Bergarako relleno eta tostoiak, eta gatzatua.
>>
>> kafeen ondoren, munduaren dominaziorako zenbait azalpen teknologiko:
>> niagarank, umap berritua, laster datorren telebista saioa...
>>
>> elosu aldetik jaitsi ginenerako, gaua; egun atsegin eta probetxuzkoa,
>> dudarik gabe.
>>
>> mila esker berriz ere anfitrioiari, gauzak hain ongi eta kariņoz
>> antolatzeagatik, eta beste besarkada bat han bildu ginen guztioi.
>>
>> egon ez zinetenoi inbidia apur bat eman badizuet, badakizue zer egin
>> behar duzuen hurrengoan: apuntatu.
>>
>> x.
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20130218/a4f01a5d/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago