[eibar] egun-pasa bergara aldean

Iban Arantzabal iarantzabal a bildua goiena.com
Al, Ots 18, 09:44:57, CET 2013


Asier, gehitu horra argazki hau be.

Bisitaren argazki ofiziala :-)

Badakizue, Debagoienian zer pasau... ba han egoten da erretratugileren
bat... :-)

Imanol Sorianok hauxe: http://www.flickr.com/photos/arantzabal/8485352008/

Iban


2013/2/18 Asier Sarasua <asarasua a bildua gmail.com>

> Hamen ba!
>
> http://eibar.org/albisteak/eibarorg-elkartearen-bazkaria
>
> Ala, bertuit! ;-)
>
> a.
>
>
> Asier Sarasua<asarasua a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila
> 17 21:23):
>
> eskerrik asko, Elena, atzoko egunagaittik.
>> eta eskerrik asko, Xabier, kronikiagaittik.
>>
>> Trebi: erretratorik bai? (kamariakin ikusi hintudan eta...). Edo besteren
>> batek?
>> ederra ganoria, talde-argazkirik be ez genduan atara... ;-)
>>
>> Atzo esandako beste kontu bi:
>> - posta-zerrenda honek 15 urte beteko dittu laster, apirilian.
>> - eta blog-komunidadiak 10 urte datorren urtian.
>>
>> Jai pare bat antolatzen hasi biharko dogula!
>>
>> Kontrakorik ez badakazue, EibarOrg-ko albistegixan be gehittuko dot
>> kronikatxo hori, posta-zerrenda honen 15. urteurrenakin batera, eta bertan
>> erakutsi nittuan estatistika orokorrenekin, bai?
>>
>> a.
>>
>>
>>
>> Xabier Mendiguren<xmendiguren a bildua elkar.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
>> otsaila 17 08:03):
>>
>> zerrendakideontzat kronika laburra:
>>>
>>> egun ederra pasatu genuen atzo, zapatuan, bergara aldean, elena lakak
>>> antolatuta.
>>>
>>> han bildu ginen zerrenda honetako hainbat kide (batzuk familiaz
>>> lagunduta)
>>>
>>> mikel iturri eta emaztea
>>> oier gorosabel andrearekin eta bi umeekin
>>> aintzane senarrarekin eta ume biekin
>>> elena (senarra goizean izan genuen, bazkarian ez)
>>> leire
>>> gari
>>> luistxo
>>> asier
>>> imanoltxu
>>> iban
>>> mendigreen
>>>
>>> goizean bergarako hiriaren edertasun monumental eta historikoak
>>> ezagutzeko bisita egin genuen, jon arroita orozkoarrak gidatuta: oso
>>> gomendagarria.
>>>
>>> bazkalorduan gorlako soziedadera igo ginen: paraje ikusgarria eta
>>> izugarri ondo montatutako elkartea; elenak berak prestatu zizkigun
>>> sarrerako gildak, ondoko entsalada eta piper beteak, eta haragi gisatua
>>> patatekin. Postretarako, Bergarako relleno eta tostoiak, eta gatzatua.
>>>
>>> kafeen ondoren, munduaren dominaziorako zenbait azalpen teknologiko:
>>> niagarank, umap berritua, laster datorren telebista saioa...
>>>
>>> elosu aldetik jaitsi ginenerako, gaua; egun atsegin eta probetxuzkoa,
>>> dudarik gabe.
>>>
>>> mila esker berriz ere anfitrioiari, gauzak hain ongi eta kariņoz
>>> antolatzeagatik, eta beste besarkada bat han bildu ginen guztioi.
>>>
>>> egon ez zinetenoi inbidia apur bat eman badizuet, badakizue zer egin
>>> behar duzuen hurrengoan: apuntatu.
>>>
>>> x.
>>>
>>
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
*
Iban Arantzabal Arrieta
Goiena Komunikazio Taldea
iarantzabal a bildua goiena.com <mlarranaga a bildua goiena.com> / 943 25 05 05
Albisteak: goiena <http://www.goiena.com/>.net / Enpresa:
goiena<http://www.goiena.com/>
.com
*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20130218/431dc396/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago