[eibar] kaixo!

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
Al, Ots 18, 12:05:10, CET 2013


aupa, ane, ongi etorri.

zapatuko bazkaria primeran; bagenituen urte bat eta bost bitarteko bazkaltiar batzuk, eta gero 40en bueltako beste asko; tarteko batzuk ondo etorriko zitzaizkigun, baina hurrengoan izan beharko.

twitterren hedapenaz geroztik apur bat bajatuta dabil eibartarren zerrendako jarioa, baina kontu politak agertzen dira tarteka, eta informazio kontsultarako nahiz elkarren laguntzarako foro ona dela ziurtatu diezazuket; lagunarte ona osatzeaz gainera.

ba holaxe: besarkada birtual bat,

x.

El 18/02/2013, a las 11:54, Ane Urkiola escribió:

> Epa danori, Ane Urkiola (@anestraat) naiz. 
> Hamen nator zuekin kafe birtual bat hartu (anekdotak, komerixak, herriko kontuak), zuen esperientziaz ikasi (internet, eibarko euskeria, abenturak ta kalenturak, lan mundua, gizartea, herrixa...) ta nere ikuspuntu xumia elkarbanatzera (emakume, gazte, komunikatzaile moduan). 
> Luistxok mehatxatu nau, aurkeztu ezian kalera juango nitzala, "topo"/lurker moduan egotiarren, baina egixa esan ez dot irakurri orain artekua, ta ez naiz info filtratzaile bat bez. LOL. Baina danok ezagutzen dogu Luistxon umore gazixa. ;) 
> Zelan juan zan zapatuko bazkarixa? Astelehen on! :)
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request a bildua postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago