[eibar] Korrika Kulturala Eibarren

Iņaki Amuategi Basauri amuategi a bildua gmail.com
Ost, Ots 20, 13:33:21, CET 2013


Epa lagunok!

Bi urtetik behin gertatzen dan moduan, aurten be Korrika ate joka daukagu
Eskualdian. Ondo dakizuen moduan, Korrikan parte hartzeko, antxitxika
egittiaz aparte, beste modu asko dagoz. Horien artian, ezagunena, akaso,
Korrika Kulturala dogu eta parte hartu nahi badozue,  hamen azpian Eibarko
egitaraua dozue.

Ekitaldixetan parte hartzeko ez da aurrez abisau biharrik, baina martxuan
2ko txango gidatuan parte hartu nahi badozue, izena emotia komeni da, Mutrikuko
geologi zentrua<http://www.gipuzkoakomuseoak.net/museos/museo.php?&Nmuseo=1257164077&id=eu>bisitatuko
dogu eta asko batzen bagara, geure artian, txanda bi antolatu
biharko dittugu. Izena emoteko, e-mail honi erantzun edota euskaltegira
deittu (943201379) edo eibar a bildua aek.org. euskaltegiko helbidera idatzi.
Umiekin egitteko moduko ibilbidia da, Pare bat ordu oinez eta aldapa gitxi,
4-5 urtetik aurrerakoentzat egokixa.

Beste barik, hemen dozue Eibarko egitaraua:

*Martxoaren 2an*

MENDI IRTEERA. ESKUALDEKO HISTORIA EZAGUTZEN 09:08etan Eibarko Ardantzako
tren geltokian elkartu. Plaentxiatik edo beste nunbaittetik juan nahi
izanez gero, 09:45ian Debako tren geltokian alkartuko gara danok.

1.- Ibilbidea:Deba-Mutriku-Deba.Gidatua izango da. Garbiņe Aizpuruak, AEKko
irakasle ohiak,Debako Casa Campori buruzko azalpenak emango ditu eta Mutrikun,
fosilen museoan<http://www.gipuzkoakomuseoak.net/museos/museo.php?&Nmuseo=1257164077&id=eu>bisitagidatua
hitzartudugu 12:30xetarako.

2.- Kalbarixon atseden hartu eta mokadutxua jateko aprobetxatuko dogu.

*EIBARKO KLUB DEPORTIBOko mendi taldeak lagunduta.*


 *Martxoaren 7an*

HITZALDIA:Kuba eta Venezuela, kontatzen ez dizutena.

HIZLARIAK:SALVADOR GONZALEZ,LAZARO ORAMAS.

Arratsaldeko 19:00etan Portaleko areto nagusian.

*ETA KITTO euskara elkartearen laguntzarekin.*


 *Martxoaren 10an*

ANTZERKI EMANALDIA. COLISEO ANTZOKIAN 20:30ean. LINGUA NABAJORUM. Eibarko
Antzerki Jardunaldietan

*EIBARKO UDALA eta ANTZERKI JARDUNALDIen laguntzarekin*


 *Martxoaren 14an *


 TABERNAKO BERTSO SAIOA 19:00etan Kultu tabernan , Miren Amuriza eta Beņat
Gaztelurrutia

Kultural Arratek antolatuta


*Martxoaren 16an*


 BERTSO BAZKARIA.14:30etan Arrate Kultur Elkartean.

Kultural Arratek antolatuta

*Martxoaren 20an*

KORRIKA TXIKIA EIBARREN

1.- *KORRIKA TXIKIA*REN HASIERA. Arratsaldeko 15:00etan. La Salle Isasiko
sarreran. 2.- BUKAERA EKITALDIA. Eibarko Bizikleta Plazan.


*KORRIKA NAGUSIA* EIBARREN

1.- ONGI ETORRIA EMATEKO MUSIKA KALEETAN. Arratsaldeko 17:30ean.

2.- KORRIKA NAGUSIA.Arratsaldeko 18:00etan. Unibertsitatean lekukoa hartuko
dugu


*Martxoaren 24an*

KORRIKA BUKAERA: DENOK BAIONARA!!!

*Goizeko 09:00etan autobusa Ego-Gainetik*



Eman euskara elkarri! <http://www.korrika.org/>


Animatu eta parte hartu!

Eibarko AEK
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20130220/c55bfe8a/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago