[eibar] Korrikarako protagonista bila

marijo deogracias marijodeo a bildua gmail.com
Ast, Ots 21, 19:09:14, CET 2013


Arratsalde on,

Banator atzera eskatzen. Kontua da, Korrikaren inguruan elkarrizketa sorta
bat prestatu behar ditugula, gero ETB3n egingo duten korrika berezirako.
EHUn multimedia masterra egiten gabiltzanok ari gara produkzio lana egiten
eta Eibar inguru horretan kontatzeko moduko istorio asko daenez, laguntza
eske nator: AEKn ikasle izan den, edo den, norbait ezagutzen dozue, 3-4
minutuko elkarrizketa bat grabatzeko berakin, bere korrika esperientzien,
euskara bizitzeko maneren eta horren guztiaren inguruan, eta euskaraz?
Emakume, zein gizon, heldu, helduago edo gazte.

A, ta, bide batez, kontakturen bat pasatzerik izanez gero, primeran. Edo,
zuetakoren batek bere istorioa kontatu nahiko balu ere, oso ondo.

OH: asteazkenerako izan beharko ditugu izenak eta kontaktuak eginda.

Eskerrik asko

Marijo
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20130221/1186e8da/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago